2026-10-05
HomeEtxe kaleratzeakHerritarron etxebizitza eskubidea bermatzeko fitsik egin gabe jarraitzen dute Gasteizko eta Iruñeako...

Herritarron etxebizitza eskubidea bermatzeko fitsik egin gabe jarraitzen dute Gasteizko eta Iruñeako Gobernuek

Egunero Euskal Herrian etxe kaleratzeak gertatzen ari dira. Gure herrian etxebizitza duina izateko eskubidea ez da betetzen. Eta horren aurrean, Gasteiz, Iruñea eta Madrilgo Gobernuek ez dute fitsik ere egiten, kontrakoa, indarrez etxegabeturik milaka lagun betiko pobreziara kondenatzen dituzte.

LAB sindikatuak salatu egiten ditu:

1.) PNVren jokabidea. PP eta UPDrekin batera, duela gutxi uko egin diote banketxeei aurre egiteari Gasteizko Parlamentuan, etxe kaleratzeak bertan behera utzi eta alternatiba justuak aurki ditzaten inor etxerik gabe ez geratzeko.

2.) Nafarroako Gobernuaren neurri zekenak. Berriki 35 alokairu sozialeko etxebizitza baino ez ditu eskura jarri egoera larrienak aldi baterako laguntzeko, banketxeei inongo ardurarik eskatu gabe. Ez da harritzekoa holaxeko mixeria, kontuan hartzen badugu Barcinak bere aurrezkiak erabiltzen dituela aktibo inmobiliarioetan, ehundaka lagun borrokatu behar dutenean egunero kale gorrian ez geratzeko.

3.) PPren Gobernuaren politika. PSOEk bere garaian egin zuen antzera, erabat makurtuta dago botere finantzieroen aurrean. Deus ere egin ez dutenak banketxeek egindako langileen etxebizitzen lapurketa geldiarazteko, orain Espainiako Kongresuan ixilarazi nahi dute milaka eta milaka lagunen oihua etxe kaleratzeen moratoria eta alokairu sozialen aldeko politika eskatzeko.

LAB sindikatuak dei egiten du mobilizazioaren alde, gure herri eta auzoak etxegabetzerik gabeko lurraldeak izan daitezen, banketxeei eta instituzioei politika antisozialak aldatu eta alokairu sozialaren alde egin dezaten presioaren bidez.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun sailen plantilla handitzea eta zerbitzu horiek biltzeko egoitza espezifiko bat eskatzen dugu

2025eko urrian, LABen atal sindikaletik 2026ko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruzko proposamena egin eta zabaldu genuen langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) aurrekontu horietako...

[ARGAZKI GALERIA] Etxebizitza eskubidearen aldeko eta errentismoaren aurkako aldarriek hartu dituzte kaleak asteburuan

Etxegabetze arriskuan dauden eta LABekin batera antolatzea erabaki duten hainbat maizterrekin batera deitu genituen mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.