2026-10-09
HomeEkintza Sindikala«Negoziazio kolektiborako euskal markoa Orain!»

«Negoziazio kolektiborako euskal markoa Orain!»

LAB sindikatuak negoziazio kolektiborako euskal markoa aldarrikatzeko mobilizazioa egin du gaur Bilbon. Goizeko 10:30etan eman zaio hasiera Arriagan eta CONFEBASKen bulegoetan amaitu da.

Lan erreformak negoziazio kolektiboaren eskubidea heriotzera zigortu duela salatu eta sindikatuak negoziazio kolektiboaren berezko esparruaren alde egiten jarraitzen duela aldarrikatzeko du gaur LABek Bilbon.

LABek euskal marko propioak, besteak beste, oinarrizkoak diren bi arazo konpondu behar dituela defendatzen du.

• Negoziazio esparrua: gure esparrua gotortzearen beharra, probintziako hitzarmenak estatuko hitzarmenen aurka babestuz.

• Arauaren eraginkortasuna: negoziazio kolektiboak eutsi egin behar dio adostutako izaerari eta, hortaz, aldebikoa izan behar du. Enpresek ekonomiari, teknikari edota antolakuntzari loturiko arrazoietan oinarriturik ager daitezkeen egoera berriei egokitzeko duten beharrak ez dezake inondik inora justifika enpresak aipatu aldaketei ekiteko duen aldebakartasuna, ez eta, gauza bera dena, derrigorrezko arbitraje baten bidez alderdien nahia ordezkatzea.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Postako langileak kalera atera dira zerbitzu publikoaren eta beren eskubideen defentsan

Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Honako neurri hauek eskatu dituzte, hemen erabaki nahi dituztelako beren lan-baldintzak: - Posta Zerbitzu Unibertsalaren finantzaketa indartzea kalitatezko...

EAEko udal sektoreko greba eguna arrakastatsua izan da eta langileek argi eta garbi adierazi diote EUDELi negoziazioaren blokeoa ez dutela onartuko

Bizkaiko eta Gipuzkoako zonalde askotan greba jarraipena zabala izaten ari da, hainbat udaleta udal zerbitzu itxi direlarik. LABek eta ELAk argi adierazi nahi diegu Eudeleko mahaia osatzen duten alderdiei Udalhitzen negoziazioaren blokeoa ez dugula onartzen eta aurrera pausuak emateko garaia dela.

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.