2026-09-28
HomeIndustriaMetalgintzaT.S. Fundiciones enpresako langileen borrokak 49 kaleratze eragotzi ditu

T.S. Fundiciones enpresako langileen borrokak 49 kaleratze eragotzi ditu

Pasadan astelehenean T.S. Fundiciones enpresako langileek urtarrilaren 8an abiatutako greba mugagabeari amaiera eman zioten zuzendaritzarekin akordio bat adostu eta gero. Lortutako akordio horren ondorioz, enpresak 49 langile kaleratzeko aurkeztu zuen LETa atzera bota behar izan du.

T.S. Fundiciones enpresako LABen balorazioa

«Urtarrillaren 14an T.S.Fundiciones-en langileak Urtarrillaren 8an abiatu zuten greba mugagabeari amaiera eman dion akordioa Zuzendaritzarekin adostu ondoren lanera bueltatu ziren.

Orokorrean akordioa positiboki baloratzen dugu.

Lortutako akordio horren ondorioz enpresak 49 langile kaleratzeko aurkeztu zuen LETa atzera bota behar izan du.

Akordioari dagokionez, enpresak inzentibatutako borondatezko bajak onartzen ditu (18 langile) eta urte osorako %33ko suspentsiozko LETa gauzatuko du. Suspentsiozko LET honi lotuta enpresak lanpostuak bermatuko ditu, LETak iraun bitartean eta beste urte betez. Enplegu berme hau lortu izana oso garrantzitsua dela baloratzen dugu bizi dugun testuinguruan langileei ematen dien segurtasuna eta lasaitasunagatik .

Horrez gain, enpresak onartzen du, azkeneko lan erreformak lan baldintzen funtsezko aldaketak gauzatzeko ematen dion aukera ez duela aplikatuko, eta egun indarrean dugun hitzarmenean hitzartutako lan baldintzak errespetatuko dituela beste bat hitzarmen bat sinatu bitartean. Hau lortu izana ere oso positiboki baloratzen dugu, are gehiago enpresak soldatak %10 bat jeistea proposatu zuela kontutan izanik. Iruditzen zaigu, gainontzeko enpresariek ere hautatu beharko luketen bidea hau dela.

Azkenik, enpresak ere onartu du gure hitzarmenean arautua ez dagoen guztia Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmenaren arabera arautuko dela, lan erreformaren ondorioz bertan behera geratuko litzatekeen kasua barne. Hau ere oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu, lan erreformaren ondorioz enpresariek bertako hitzarmen probintzialak hiltzen uzten izan dezaketen tentaldia kontutan izanik. Honek beharko luke izan gainontzeko enpresariek hartu beharko luketen bidea, garbi ikusi baita borondatea izanez gero posible dela.

Amaitzeko, azpimarratu nahi dugu T.S. ko langileek borrokarako azaldu duten prestutasuna eta grina, horixe izan baita enpresari hasieran zituen asmoak atzera botarazi diona eta negoziaketan oinarritutako akordioa erdiestera bultzatu diona. Borrokarik gabe ez zen ezer posible izango.Argi geratu da gure eskubideak mantendu edo hobetu nahi baditugu borroka dela bide bakarra.» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako profesionalak grebara doaz berriz hitzarmen bat exijitzeko

LABek, Nafarroako ikuskizun eta ekitaldi sektorean %100aren ordezkaritza duenak, urriaren 10ean grebara deitu ditu sektoreko langileak, patronalari exijitzeko Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietarako laguntza teknikorako...

Patronalaren blokeoa salatzen dugu eskola garraioko eta jolastokiko zaintzaileen hitzarmenean, eta Hezkuntza Sailari exijitzen diogu EAEko eskola publikoetan enplegua suntsitzeari utz diezaiola

Interim enpresak soldaten parekatzea mantentzeari uko egin diola salatzen dugu, eta langileei eta hezkuntza komunitate osoari mobilizatzera de egiten diogu.

Osakidetzan bidea borroka dela aldarrikatzen dugu

Osakidetzako mobilizazio dinamikaren hasierak negoziazioa ireki du, baina Osakidetzako lan baldintzak arautzen dituen akordioa negoziatzeko lehenengo zirriborroak eta giza baliabideak antolatzeko plan berriaren proposamena behar bezain garatuta ez daudela uste du LABek. Horregatik, egoera bideratzeko, greba eta mobilizazioak giltzarri izango direla uste du sindikatuak.