2026-06-17
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaKonzentrazioa urtarrilaren 17an Gasteizen eta manifestazioa urtarrilaren 19an Donostian Oreretako 5 gazteren...

Konzentrazioa urtarrilaren 17an Gasteizen eta manifestazioa urtarrilaren 19an Donostian Oreretako 5 gazteren aurka ezarritako epaia salatzeko

 


Eleak Mugimenduak deituta urtarrilaren 17an Gasteizen eta urtarrilaren 19an Donostian mobilizazio ezberdinak izango dira Auzitegi Gorenak Oreretako 5 gazteren aurka ezarritako 6 urteko epaia salatzeko. Gazte hauen delitua Euskal Herri burujabe baten aldeko lan politikoa egitea da.

Eraso guzti hauen aurrean daukagun armarik eraginkorrena mobilizazio eta presio herritarra dugu eta horretarako Eskubide zibil eta politikoen aldeko harresi herritarra eraikitzen jarraitzeko dei egiten du Eleak Mugimenduak. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.