2026-05-04
HomeIndustriaMetalgintzaOdi Bakar enpresako langileek greba mugabagean urtarrilaren zazpia geroztik

Odi Bakar enpresako langileek greba mugabagean urtarrilaren zazpia geroztik

2010eko maiatza ezkeroztik elkar-kateatutako suspentsio EREak eta kaleratzeak jasaten ari dira Odi Bakar enpresako langileak. Azken suspentsioko EREa pasa den abenduaren 21ean bukatzen zela eta, langileen ordezkariek (LAB 2, ELA 2 eta independente 1) abenduaren erdi aldera bilera eskatu zioten enpresari. Enpresaren erantzuna “ez zela beste suspentsio ERErik ezarriko eta neurri gogorragoak zetozela” izan zen. 

Langileek mehatxu zuzen honen aurrean zehaztapen gehiago eskatu zituzten eta mehatxurik onartuko ez dituztela argi uzteko, urtarrilaren 7rako greba mugagabea deitu zuten.

Gabon egunetan zehar enpresak bere asmoen berri eman zuen, gainetik bada ere, soldata jaitsiera eta “jendea soberan” zegoela argudiatuz. Urtarrilaren 4ko arratsaldera arte, langileen ordezkariak akordioetara iristeko ahaleginetan aritu ziren, enpresaren etengabeko ezezkoaren aurrean.

Langileen eskaerak argiak dira: barne akordio bidez azken Lan Erreformak enpresaburuei eman dieten aldebakartasuna berriro ere orekatzea; aldebakartasunezko erabakiz soldata jaitsiera edota lan orduen luzapena mugatzea eta akordioa behar izatea, derrigorrezko arbitrajerik ez egotea edota hitzarmenak denbora mugarik eta kaduzitatirik ez edukitzea, besteak beste.

Langileen ordezkariek, gainera, argi utzi dute behin akordio horiek hitzartuta prest daudela enpresaren egoeraz hitz egin eta akordioak bilatzeko, baina beti ere, mahaiaren bi aldeetan daudenak aukera berdinetan egonaz.

Langileok bestetik, argi dute konponbiderako aukera bakarra elkarrizketa dela eta horregatik enpresari dei egiten diogu eseri eta hitz egiteko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek manifestaziora deitu du maiatzaren 16an Gimeno kontseilariaren kargu-uztea exijitzeko

Hezkuntza arloko langileen artean, aste gutxiren buruan, ia 2.000 atxikimendu bildu ditu “Nafarroako hezkuntzak okerrera egitearen erantzule nagusia” Gimeno dela eta horregatik “kargugabetu egin...

Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak zaintzaren inguruan antolatutako jardunaldietan parte hartzeko deia egiten du LABek

Aspalditik martxan duen zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borroka ildoaren barruan, Denon Bizitzak Erdigunean dinamikak jardunaldi nazionalak egingo ditu datorren larunbatean, maiatzaren 10ean,...

LABek exijitu dio Toquerori, Tuterako alkateari, zentzua berreskuratzeko eta legez kontrako zentsuragatik dimititzeko

Sindikatuaren historia laburbiltzen duen 1974tik etorkizunera LAB zabaltzen erakusketak Tuterako La Rua gizarte etxean egon behar zuen ikusgai 2025eko urriaren 1etik 10era, baina Alejandro...