2026-10-10
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangilea hil da Beasaingo Arcelor enpresan, lan istripuan

Langilea hil da Beasaingo Arcelor enpresan, lan istripuan

Gaur osteguna, langile bat hil da lan istripuan Olaberriako Arcelor enpresan. 2013. urtea hasi denetik Euskal Herrian astebetean hil den bigarren langilea da. Lehen datuen arabera, garraiolaria zamalanak egiten ari zen eta ibilgailua gainera etorri eta pareta baten kontra zanpatu duenean. Garraiolaria berehala zendu da.

Lehenik eta behin LABetik elkartasuna adierazi nahi diegu haren sendiari, lagun, lankide eta gertuko guztiei. Era berean, gogor salatu nahi dugu Euskal Herrian urtea hasi dugunetik astebetean gertatu den bigarren heriotz istripua dela gaurkoa.

Langilearen heriotza eragin duen lan istripu larri honen aurrean, LAB sindikatutik mobilizatzera dei egiten dugu, guztion artean sarraski honekin amaitzeko.

Honen guztiaren aurrean, LABetik berriro galdera. non daude Gasteizko Gobernuko arduradunak heriotz hau salatzeko? Zein aldaketa eta zein pausu emateko prest daude egoera honi amaiera eman eta bestelako eredu bat bultzatzeko?

Ondorengo orduetan erantzun zabal eta anitza artikulatzen saiatuko gara jendarte zein enpresa eremu ezberdinetan.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.

Intersindikalak salatu du Correosen langile falta dagoela eta azaroaren 29ko hauteskunde deialdiaren aurrean langileen profesionaltasuna zalantzan jartzen dela

Intersindikala osatzen dugun erakunde sindikalok (LAB, CIG, ESK, Intersindikal Canaria, ELA eta CNT) oso kezkatuta gaude datorren azaroaren 29rako deitutako hauteskundeen eta Correosek gaur egun pairatzen duen langile faltaren egoeraren aurrean.

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Maria Txibiteri, Nafarroan 1.500 euroko gutxieneko soldata propioaren alde posizionatu eta ekimen politikoa abian jartzeko

CEN patronalak CCOO eta UGTrekin akordio interprofesionala negoziatzeari uko egin ondoren, eta Parlamentuak lege-proposamena hartu ez ondoren, Nafarroako Gobernuari bide politikoa berreskuratzea eskatuko diogu...