2026-03-22
HomeIndustriaMetalgintzaEAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Corrugados enpresan emandako 60 kaleratze baliogabetzen ditu

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Corrugados enpresan emandako 60 kaleratze baliogabetzen ditu

Gaur EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Corrugados Azpeitia enpresak 60 langile kaleratzearen erabakia baliogabetu du. Enpresa batzordeak positiboki jaso du erabakia eta honen atzean azken 6 hilabeteetan borrokan aritu diren langileak daudela adierazi du.

Enpresa batzordearen esanetan, sententzia honek lan harremanak negoziazioan oinarritu behar direla eta ez inposizioan erakusten dute. Guzi honetaz eta zabalago datorren abenduaren 14an mintzatuko dira Corrugados enpresaren aurrean eskainiko duten prentsaurrean.
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...