2026-09-21
HomeIndustriaMetalgintzaMiasa enpresako langileen batasunak eta borrokak zuzendaritzaren Lan Erreforma aplikatzeko borondatea ekiditea...

Miasa enpresako langileen batasunak eta borrokak zuzendaritzaren Lan Erreforma aplikatzeko borondatea ekiditea lortu du

Joan den astean enpresa paktu berriaren negoziaketa atarian Landabengo poligonoan dagoen Miasa enpresako zuzendaritzak, Gobernu Espainiarrak inposatutako lan erreforma erabiliaz eta lan baldintzen oinarrizko aldaketen baitan, langile guztiei soldataren %11ren murrizketa ezarriko zuela mehatxatu zuen.

Enpresa zuzendaritzak ekintza honekin enpresa paktuaren negoziaketa baldintzatu nahi izan zuen, langileon soldatak kopuru garrantzitsuan murrizteko helburuarekin, noski.

Hau honela izanik eta bi egun jarraietan aldi bateko lanuzteak burutu eta datorren asterako greba mugagabe deialdia egin eta gero, Miasa-ko zuzendaritzak lan baldintzak aldatzeko mehatxuari uko egin ( 41.art uko egin) eta 11 langileen errelebo kontratuak kontratu indefinido egitea lortu dute, azken hau lehengo enpresa paktuan sinatua zuen baina bete nahi ez zuen baldintza zen.

LAB sindikatuak guzti honekin ondorioztatzen duena hauxe da: Miasa-ko langileen batasunak ahalbideratu du goian aipatutako helburuak lortzea zein lantegiko zuzendaritzak Lan Erreforma aplikatzeko borondatea ekiditea.

LAB sindikatua Lan Erreformaren ondorioak indargabetzeko helburuan berresten da, bi norabidetan: batetik Herrialdeko Metalgintzaren Hitzarmen indartsu baten aldeko defentsa, sektoreko gutxiengo lan baldintzak bermatu ahal izateko; eta bestetik enpresa eremuan Lan Erreformari aurre egiteko akordioetan beharrezko blindaiak ezartzea.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.