2026-08-19
HomeIndustriaMetalgintzaCAFen enpresa aplikatu nahi duen EEEaren aurkako lehen lanuztea erabatekoa izan da

CAFen enpresa aplikatu nahi duen EEEaren aurkako lehen lanuztea erabatekoa izan da

Gaur goizean 7.30etatik 11.30etara CAFeko langileek enpresak unilateralki aplikatu nahi duen EREaren aurkako lanuztea erabatekoa izan da, ekoizpen lerro guztiak gelditu dira. Bihar enpresa batzordea berriz ere enpresarekin elkartuko da gatazkari konponbidea emateko intentzioarekin.

Bihar ere EEEaren aurkako mobilizazio dinamikarekin jarraituko dute langileak. 9.30etatik 13.30etara lanuztea burutuko dute eta 11.30etan manifestazioan abiatuko dira Beasaindik zehar.

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna...