2026-10-03
HomeIpar HegoaHaritikOsasuna eskubidea da, ez negozioa (2011)

Osasuna eskubidea da, ez negozioa (2011)

Azken urteotan, osasun publikoa etengabeko presioa jasaten ari da osasunarekin negozioa egin nahi dutenen aldetik, hots, zerbitzuen pribatizazioa, klinika pribatuen bultzada eta sistema publikoan eragina duten azpikontratazioak eta autokontzertazioaren moduko praktikak erabiliz osasunarekin negozioa egin nahi dutenen aldetik. Halaber, gobernuek erabaki dute merkataritzazko irizpideak sartzea osasun-sistema publikoaren kudeaketan, kostu-mozkin kontzeptua sisteman txertatzeko; horren helburua da ordainketa konpartitua (“copago”) orokortzea eta unibertsaltasun printzipio haustea, zerbitzuen pribatizazioari laguntzeko.

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14-3_Osasuna%20eskubidea%20da%2C%20ez%20negozioa%20%282011%29.pdf,350,465,link{/edocs}Euskaraz
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/14-3_La%20salud%20es%20un%20derecho%2C%20no%20un%20negocio%20%282011%29.pdf,350,465,link{/edocs}castellano

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...