2026-10-18
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaA-21 autobidean lanean ziren bi langilek eta erabiltzaile batek bizia galdu dute

A-21 autobidean lanean ziren bi langilek eta erabiltzaile batek bizia galdu dute

Prekarietatea Hiltzailea

Iragan den astean, segurtasun langile bat hil zen Decathlon enpresak biltegi bezala erabiltzen duen nabeko atea gainera erortzearen ondorioz. Gaur, bi langile eta erabiltzaile bat izan dira lan istripu batean bizia utzi dutenak. Datorren ostiralean 12:00etan Nafarroako diputazioan elkarretaratzea egingo da azken istripua hau eta prekarietatea salatzeko.

LAB sindikatuak elkartasuna helarazi nahi die GEEA Geólogos enpresako langileei eta hiru hildako hauen senide eta lagunei ere bai.

Istripu hau gauzatu den autobia zatiak, bi egun itxita eman ditu etengabeko euriteen ondorioz. Momentuz istripuaren arrazoi zehatzak ezagutzen ez ditugun arren, ziur, langile hauek errepidea berriz ere irekia izan zedin jaso dituzten presioak ez direla lagungarriak izan beren segurtasuna bermatzeko orduan.

Komunikabideek behe lainoa eta lurraren irristagarritasunari erreparatu diote. Eguraldi baldintza hauek ordea, ohikoak izaten dira urteko garai hauetan Nafarroan, ¿Ezaugarri hauek ematen direlarik, ez al liratezke segurtasun neurrri bereziak hartu behar? Edo ezbeharrak konpontzeko presek langileen segurtasuna baino lehentasun handiagoa dute?

Gertakari honek estadiska bati onespena eman dio; istripurik larrienak, azpikontratatuak diren langileek pairatzen dituztela agerian geratu da behin gehiago. Zergatik ez zaie kontrol berezirik egiten azpikontratuak egiten dituzten enpresei?

Ezin dugu ahaztu, Nafarroako Gobernuarena dela Pirineoko autobia baldintza egokietan mantentzearen ardura. Nafar Gobernuaren, azpikontratuak egiten dituzten enpresak kontratatzeko joerak, prekarietate egoeratan kokatzen ditu langileak. ¿Nafar Gobernuak zerbitzu eta lan bat azpikontratatzen duenean, langileen egoeraz kezkatzen al da? ¿Kontrolatzen al du enpresa kontratatuak lan segurtasuneko legea betetzen duen? Edo garrantzi gehiago ematen dio enpresak jartzen dion prezioari? LABen, erantzuna argi dugu! Gauzak horrela, Nafar Gobernuari azpikontratuak egiteari utz diezaion eskatu nahi diogu, eta dagoeneko azpikontratatuak dituenekin, arrisku prebentziorako legea bete dadin ardura har dezala!

Azkenik langileria guztia animatzen dugu datorren ostiralean 12etan Nafarroako diputazioan burutuko den kontzentraziora.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Testak kaltetutako familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan

LABek eta Testako maizterrek deitutako manifestazioak 2.000 lagun baino gehiago elkartu ditu, alokairu kontratuen amaieragatik mehatxatuta dauden 500 familia baino gehiagorentzat konponbidea eskatzeko. LABek...

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...