2026-11-20
HomeIpar HegoaBestelakoakEuskal Herria eskualdeka. Egoera sozio-ekonomikoaren argazkiak | Aproximación a la realidad...

Euskal Herria eskualdeka. Egoera sozio-ekonomikoaren argazkiak | Aproximación a la realidad socio-económica de Euskal Herria | Approche de la réalité socio-économique du Pays Basque par territoire (2006)

Euskal Herriko eskualde bakoitza bere orografia, bere herritarren ahalegin eta kanpoko eragileen eraginaren (asko tokiko aberastasunaren bizkar gizendu nahi izan dutenak) ondorioz eratutako unibertso txiki baten modukoa da. Eskualdeak, beraz, errealitate bakar eta berezia dira. Eskualdeak eguneroko bizimoduaren mikrokosmosa direla esan daiteke, Euskal Herria izeneko unibertso zabalago baten baitan kokatuta daudenak.
Zoritxarrez, ohiko egin zaigu ikustea eskualde batzuk bazterturik eta beste batzuen aukerak gehiegi ustiaturik. Esaterako, nork ez ditu gogoan eskualde industrialenek bizi izandako krisiak edo bazterturik bizitzera zigortutako Pirinio aldeko gure eskualdeen egoera?


 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/besteak/02_Euskal%20Herria%20eskualdeka.%20Egoera%20sozio-ekonomikoaren%20argazkiak%20%282006%29.pdf,340,455,link{/edocs}Euskaraz | Français | Castellano

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako ardogintzaren sektorea mobilizatu egin da hitzarmenaren alde

Gaur izan da udazkeneko lehen mobilizazioa.

Anbulantzietan 1400 milioi euroko pribatizazioa geldiaraztea #LortuDugu eta zerbitzuaren publifikazio osoa exijitzen diogu EAEko Osasun Sailari

Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) arrazoia eman dio sindikatuari, eta bertan behera utzi ditu bai larrialdietako anbulantzien (LGSS), bai anbulantzia ez-asistentzialen lizitazioak. Ebazpenek berretsi dute Osasun Sailak ez duela justifikatu baliabide propiorik ez izatea, eta gogorarazi dute legeak kudeaketa publiko zuzena lehenesten duela.

Nafarroako Enplegu Zentro Berezietako lan-prekaritatea salatu dugu eta diru publikoaren gaineko kontrol handiagoa eskatu dugu

LAB sindikatua mobilizatu egin da gaur goizean Nafarroako Enplegu Zentro Berezien (EZB) sektoreakin, Nafarroako Foru Komunitatean arlo horretako langileek pairatzen dituzten lan-baldintza prekarioak publikoki salatzeko. Sindikatuak Nafarroarako berariazko arau-esparru bat eskatu du, sektoreko langile guztientzako lan-baldintza duinak bermatzeko eta plantillen arteko desberdintasunak saihesteko.