2026-10-02
HomeIpar HegoaHaritikEnergia nuklearra ez da etorkizuneko energia (2007)

Energia nuklearra ez da etorkizuneko energia (2007)

Eredu ekonomiko kapitalistaren oinarrietako bat baliabide energetikoen merkatua ahalik eta gehien kontrolatzea da, ekoizpen energetikoaren alorrean nagusi diren formetatik ondorioztatzen diren arazoak bazterrean utzita, hala ingurumen-arazoak nola arazo sozial eta sanitarioak. Nazioarteko erakundeak aspalditik konturatu dira, ondo konturatu ere, zibilizazio honek ezin izango duela etorkizunean bizirik iraun iturri energetikoen mugak kontuan hartzen ez badira; hala eta guztiz ere, neurriak hartzeko unea behar baino gehiago atzeratzen ari da.

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/09_Energia%20nuklearra%20ez%20da%20etorkizuneko%20energia%20%282007%29.pdf,350,465,link{/edocs}Euskaraz
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/Haritik/09_La%20nuclear%20no%20es%20la%20energ%C3%ADa%20del%20futuro%20%282007%29.pdf,350,465,link{/edocs}castellano

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Salatzen dugu Bilboko Portuko amarratzaileen aurka kaleratzeak, zigorrak eta presioa darabiltzala enpresak

Enpresak berriz ere marra gorri bat zeharkatu du: beste ordezkari sindikal bat kaleratu du bere eginkizun sindikala betetzeagatik eta langileen eskubideak eta lan-baldintzak defendatzeagatik. Enpresak mobilizatzen direnei eta lantaldearen alde aurpegia ematen dutenei ezarritako zigorren beste adibide bat da azken kaleratze hau.

Funts putreen esku dauden etxeak desjabetu ditzan eskatzen diogu LABetik Nafar Gobernuari

Testa funts Putrearen esku dauden etxebizitzei irtenbide iraunkorra emateko beharra azalarazi du sindikatuak, etxebizitzaren negozioari aurre egiteko egiturazko neurriekin batera. Larunbat honetan eta urriaren 17an borrokan diren maizterrekin batera mobilizatzera deitu dugu LABetik.

Jaurlaritzak aurre-erretiro txanda murriztuta eta akordiorik gabe inposatu du aurten ere administrazioetan

LABek salatzen du gutxiengoarekin adostua, murritza eta Madrilen menpekoa dela Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen Euskadiko Administrazio Publikoko lan-kontratuko langile finkoen erretiro partzialerako Plana. Jaurlaritzari eta sindikatu sinatzaileei eskatzen diegu Euskal Herriko zerbitzu publikoen eta bere langileen baldintzak hemen negoziatzeko eta adosteko nahia benetan defendatzeko, argazki hutsak saihestuz.