2026-10-12
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraLehen orduko datuek grebaren jarraipena zabala izango dela erakusten dute

Lehen orduko datuek grebaren jarraipena zabala izango dela erakusten dute

Lehen orduko datuek grebaren jarraipena zabala izango dela erakusten digute. Orokorrean industrian jarraipen zabala izango du, gehienbat enpresa handietan. Irakaskuntzari dagokionez, grebak jarraipen oso zabala izango du, kontutan hartzen baditugu ikastetxe bakoitzeko asanbladatan harturiko grebaren aldeko erabakiak. Unibertsitate eremuan beste hainbeste gertatuko da.
BIZKAIA
Bizkaiko industrian eragin handia izango du grebak. Busturia, Lea Artibai eta Durangaldeko enpresa garrantzitsuenak greban daude: Laminados Losal, Salica, Wartsila, Ansola, Tenneco, Alcoa edo Amaya Telleria bezalako enpresetaz ari gara. Eskumaldeako Mesa, Pine edo Troquenor bezalako enpresetan eragina handia izatea espero da eta Arratiako industrialdeetan Gea, Tecnichapa edo Ormazala enpresek itxi egingo dute, beste batzuen artean.

Sektore publikoan udaletxe eta diputazioko zentroetan jarraipen zabala espero dugu, baita irakaskuntzan ere. Garraioan Eusko Tren eta Eusko trenbide sarean zerbitzu minimoetan egongo dira, baita metroa ere.

GIPUZKOA
Gipzukoan grebak atxekimendu handia jasotzen ari da. Herrialdeko enpresa garrantzitsuenek greba egingo dute eskualde guztietan. Batez ere industria sektorean somatuko da eragina; CAF, INDAR, ARCELOR TALDEA, NIESSEN, PAPRESA, URKABE, UBIS, EZTANDA , TS FUNDICIONES, RTS edo RODISA bezalako adibideak Gipuzkoako poligonoen erakusgarri izango dira.

Aipatu behar dugu udaletxe eta instituzio publikoetako langile gehienek grebarekin bat egingo dutela. Irakaskuntza publikoan izango duen arrakastaz aparte Kristau Eskolako zentruetan eragin handia izango du (La salle gehienak).

Gipuzkoako kooperatiba garrantzitsuenak greba orokorrarekin bat egin dute.

ARABA
Enpresa handietan (Mercedes, Michelin,….) jarraipen zabala espero da. Krainer, BIoconpost edo Tublopast enpresak ixtea erabaki dute eta Aiaran Inausa, Jez, Talleres Gometegi edo Kider enpreseetako langileek grebarekin bat egin dute.
Aiaran administrazioan eta irakaskuntzan jarraipen oso handia.

NAFARROA

Bortzirian lanuztea ia erabatekoa da, inguruko enpresa handiek grebarekin bat egin dutelarik: Arcelor, Zalain, Funvera, Savera. Baztanen Harrilan eta Marmoles del Baztan enpresek itxi egin dute.

Sakanako eskualdean greba oso zabaldua dago, Magotteaux, Guerra Hermanos, Aceros Moldeados, edo Lacunza Calor besteen artean geratu direlarik. Leitzan ere bertako enpresa handiena Sarrió Papel geratu egin da.

Iruñerrian grebak erantzun handia izan du bertako enpresa handietan, haranola Papelera San Andres edo Lacteos de Navarra eta oso zabala ere KYBSE, Kayaba, TRW, Faurecia, Norton, Gorvi enpresetan besteak beste.

Iruñerrialdeko gutxienez 13 eskoletako jangelek itxi egingo dute bertako langileek grebari atxikimendua eman eta gero: Buztintxuri, Patxi Larraintzar (Rochapea), Bernat Etxepare (Txantrea), Ermitaberri (Burlata), San Frantsizko (Alde Zaharra), Hegoalde (Arrosadia), Amaiur (Iturrama), Erreniega (Zizur), Alaitz (Barañain, Virgen Blanca (Uharte), Beriain, Victor Pradera (Arrosadia), Ibarberri (Lekunberri).

Beste hainbat eta hainabat enpresek ere itxiko dute, esate baterako Lagunak igerilekuak edo Iruña Ferreteros banaketa enpresa.

Sektore publikoari dagokionez, D ereduko eskoletan jarraipena handia izango du, UPNA-ko ez dozenteak eta abar. Gainontzekoetan, erantzuna ezberdina izaten ari da.

Euskal Herrian, 2012ko irailaren 26an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileek greba arrakastatsutzat jo dute eta hitzarmen duina eskatzen dute

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek eta laguntzaileek larunbatean deitutako grebak jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean eta ondorioz hainbat kultur jarduera bertan behera geratu dira. Horien artean, Gayarre Antzokian aurreikusitako ikuskizuna, Baluarteko areto nagusian programatutako dantza emanaldia eta Civivox Pompelon eskainitako emanaldi bat daude. Gainera, Baluarteko hitzaldiak soinurik eta argirik gabe egin dira.

Gaur, urriak 12, ez daukagu ospatzeko ezer

LAB sindikatuak planto egin ohi die inposatutako jai egunei, Euskal Herriarentzat lan egutegi propio baten aldarria egiteaz gain. Hala, urriaren 12an, delako “Hispanitate Egunaren”...

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.