2026-10-13
HomeI26 - Greba OrokorraDeialdiaIrailaren 26an GREBA OROKORRA espainiar Gobernuaren murrizketen aurka Hego Euskal Herrian

Irailaren 26an GREBA OROKORRA espainiar Gobernuaren murrizketen aurka Hego Euskal Herrian

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta ehundik gora gizarte eragilek irailaren 26rako GREBA OROKORRA iragarri dute Hego Euskal Herrian  espainiar gobernuak ezarri berri dituen neurriei aurre egiteko. Sindikatu eta eragileen esanetan, gizarte mobilizazioa da murrizketa hauen aurreko gaitzezpena eta aldaketarako politikak aldarrikatzeko bide bakarra.

  Ainhoa Etxaide: «Irailaren 26an burutuko dugun greba orokorraren helburua erreforma hauek Euskal Eremuan ez aplikatzea da»  (2012/07/19)
 LAB sindikatuaren erreformaren gaineko balorazioa (2012/07/18)

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.

Instalazioen narriadura larriaren eta segurtasun-bermerik ezaren ondorioz Arraizko TMB plantan beste istripu bat izan dela salatzen dugu

LABetik publikoki salatzen dugu Bilbon kokatutako Arraizko tratamendu mekaniko-biologikoko plantan (TMB) izandako gertakaria, enpresa kudeatzaileak ezkutatu egin nahi izan duena.

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...