2026-04-18
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaIndarrak bildu,Eskubide Zibil eta Politikoak orain

Indarrak bildu,Eskubide Zibil eta Politikoak orain


Euskal Presoen eskubideen defentsa indartuko du LABek enpresetan

Eskubide zibil eta politikoen aldeko kanpaina martxan du LAB sindikatuak; horren baitan, euskal preso politikoen eskubideen alde enpresetan abiaraziko den ekimenaren berri eman du sindikatuak Donostian, prentsaurrean. Urtarrilaren 8an Bilboko manifestazioan egindako aldarrikapen eta hausnarketei segida emanez, hainbat enpresatako ordezkarirekin partekatua izan den gogoetaren ondotik dator ekimena.

Euskal Herrian zabaldu den garai berriaren aurrean, aldaketa politikoaren bidean, gutxiengo demokratikoek aldeko lanketan langileek parte aktibo izan behar dutela defendatzen du sindikatuak. Horretarako hainbat ekimen jarriko dira martxan, tartean, aipatu bezala, presoen inguruko lanketa enpresetan zabaldu eta indartuko duena. "Euskal presoak lantokietara" lemapean, orain arteko dinamiketan sakondu eta konpromiso berriak bultzatuko ditu LABek, herriz herri, lantokiz lantoki, Euskal Preso Politikoen Kolektiboari aplikatzen zaion espetxe politikaren erabateko aldaketa exijituz, besteak beste.

Helburua bikoitza da: batetik, egun euskal presoen bizi duten egoeraren gaineko salaketa enpresetara eraman eta konpromisoak bultzatzea, eta bestetik, herrietan (azken ostiralak) antolatzen diren ekimenetan nahiz LABek propioki bultzatutakoetan langileen parte hartzea indartzea.

Oraingoz ia 100 enpresetako sail sindikalek bat egin dute ekimenarekin, baina lanketa hasi besterik ez da egin, ahalik eta enpresa gehien batzea baita asmoa.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitu diote euskal langileon hitza errespetatzeko

Bi sindikatuek (% 60ko ordezkaritzarekin) Torres lehendakariordeak, Confebaskekein bat eginez, iragarritako eraso antidemokratikoa salatu dute LABek eta ELAk agerraldia egin dute gaur Eusko Jaurlaritzak Mikel...

Absentismoaren gezurra eta lan eskubideen defentsa uztartuko ditu LABek apirilaren 28an

Apirilaren 28a Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna da. Aurten ere manifestazioa egingo du LABek, lan osasuneko intersindikala osatzen duten beste sindikatuekin batera, hau...

LABek inprobisazioa eta kolapsoa salatu nahi ditu iragarritako erregularizazio prozesuaren aurrean

Atzo, apirilak 15, Bilbon bizi izan dugun egoerak ez luke inor harritu behar, eta, hala ere, sumintzeko modukoa da. Hilabeteetan zehar milaka migratzaileri eragiten...