2025-12-29
Home8. Biltzar NagusiaBiltzar NagusiaGarbiñe Aranburu: “Etorkizun politiko eta ekonomikorako erabakiorrak izango diren datozen urteetan LAB...

Garbiñe Aranburu: “Etorkizun politiko eta ekonomikorako erabakiorrak izango diren datozen urteetan LAB subjekto aktibo izan behar du”

Ekintza Sindikaleko arduradunak Ponentzia Politiko Sindikala aurkeztu du 8. Biltzar Nagusian. Aranburuk LAB ondorengo urteetan subjektu aktibo izatearen garrantzia azpimarratu eta azken urteetan burututako borrokari segida emateko konfrontazioaren beharra aldarrikatu du.

Burujabetza prozesuan denbora galtzerik ez dugula gogoratu du Aranburuk, “Hartzen ari diren erabaki guztiak langileon beharren kontrako norabidean doaz eta zenbat eta gehiago atzera egiten dugun orain, gero eta zailagoa izango dugu ondoren beste eredu sozial eta ekonomiko bat eraikitzea” gehitu duelarik.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gabonetan egitekoa zen beiraren bilketako greba bertan behera utzi dute, azken orduetan akordioa lortu ostean 

LAB sindikatuak bertan behera utzi du abenduaren hasieran Enviser enpresan deitutako zazpi eguneko greba. Enviser enpresa beira biltzeaz arduratzen da Nafarroa osoan, eta hasiera...

Hilketa matxista Barakaldon

LABek bat egiten du Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxak egindako irakurketarekin eta hark deitutako mobilizazioetan parte hartzera dei egiten du.

Jaurlaritza eroso dago Madrilen adostutako soldatak bere langileei inposatuta

EAEko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean argi geratu da Jaurlaritza Madrilen negoziatutakoa hemen inposatzera mugatzen dela, eta soldaten eta lan baldintzen negoziazioa hemen egiteari uko...