2026-09-02
HomeEkintza Sindikala7. lanuzte eguna Hazten eta Sortulekuko zerbitzuetan

7. lanuzte eguna Hazten eta Sortulekuko zerbitzuetan

Hazten eta Sortulekuko langileek zazpigarren lanuzte eguna egin dute ostegun honetan, hilak 26, duela bi hilabete hasitako mobilizazio-egutegiaren barruan. 11:30ean Arabako Foru Aldundiaren aurrean egin dute elkarretaratzea; bertan, Batzar Nagusietako agerraldiaren ostean, adierazpenak egin dituzte.

Gatazka Gizarte Politiketako diputatu Gorka Urtaranekin eta GOFEko talde teknikoarekin dutela adierazi dute. Bi hilabeteko mobilizazioen ondoren, honako aldarrikapen hauek mantentzen dituzte: Sortulekuko hezitzaileak Ondoan zerbitzuan subrogatzea, egoera zaurgarrian dauden emakumeei* eta haien seme-alabei arreta ematen jarraitzeko eta beste baliabide batzuetara lekualdatzea saihesteko, talde finkatua eta espezializatua direlako; Hazten 7 eta 14 urte bitarteko haurrentzako egoitza gisa mantentzea eta 14 eta 17 urte bitarteko adingabeentzako baliabide berri bat irekitzea, egungo harrera-sarearen errealitatearen aurrean beharrezkoa dena; eta Arabako gizarte-baliabideak ez ahultzea arretaren kalitateari zuzenean eragiten dioten erabaki politikoen bidez.

Azpimarratu dute jokoan dagoena ez dela lan arloko auzi hutsa, baizik eta Arabako egoera ahulean dauden pertsonei zuzendutako gizarte-baliabideen kalitatea eta egonkortasuna.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langabeziari dagokionez, uda amaierak beti ekartzen duen egoeran gaude

Abuztu amaieran, SEPEren datuen arabera, 136.372 pertsona zeuden langabezian eta 1.072.124 erregimen orokorrean afiliatuta Hego Euskal Herrian. Horrek esan nahi du afiliazioak behera egin...

Hauteskunde sindikaletan patronalei eta gobernuei erantzun irmoa emateko deia egin die LABek euskal langileei

Gutxieneko soldata, enpleguaren defentsa eta zerbitzu publikoak indartzea, ikasturte honetarako hiru lehentasun nagusiak. Kapitalari mugak jartzea eta birbanaketa politiken alde egitea da faxismoari eta...

LABek Nafarroako zahar egoitzetako lehen hitzarmena sinatu du #LortuDugu

Borrokaldi luze baten ostean, joan den martxoaren 17an Hego Euskal Herri osoan egin zen greba orokorraren alderdietako asko gauzatu dira hitzarmenean, besteak beste, 1.500...