2026-02-06
HomeEkintza Sindikala6 lan istripu hilgarri Euskal Herrian 2026an

6 lan istripu hilgarri Euskal Herrian 2026an

Gaur jakin dugu beste lan-istripu hilgarri bat gertatu dela basogintza-sektorean. Istripua atzo, otsailak 5, gertatu zen, arratsaldeko sei eta erdiak aldera. Dirudienez, zuhaitz batek jo zuen, Bizkargi mendiko igoeran lanean ari zirela.

LABetik gure babes eta elkartasun zintzoena adierazi nahi diogu familiari, hildako langilearen lankideei, baita langile klase orokorrari ere zabalduz. 

Era berean, salatu nahi dugu basogintza sektorea langile gutxi dituen sektore izanda, urtero egoten dira hildakoak sektore honetan. Egur ustiapen intentsiboa lan harreman prekarizatuetan oinarritzen da etekinak lortu ahal izateko. Honela, lan segurtasuneko baliabideak ipini beharrean, hauetan aurrezten da. Plantilla murritzak, basoan bakarka lanean, errekurtso prebentiborik ez, formakuntza eza, lan tresna ez egokiak, malda handiko eremuetan, lan erritmo oso altuak, lanaldi oso luzeak, honek eragiten duen nekearekin eta abar luze bat daude istripuen atzean. Jakina, aktibitateak berak barnebiltzen dituen arriskuei erantsitako faktoreak dira hauek. 

Denok dakigu, inspektoreek barne, une honetan bertan Euskal Herrian baso sektorean lanean dirauten enpressa gehienak ez direla lan osasuneko betebeharrak betetzen ari. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundia, Osalan eta Eusko Jaurlaritzari basogintza sektorearentzako neurri bereziak eskatzen dizkiegu, eurek eta lan ikuskaritzak badutelako egoera aldatzen hasteko giltza.

Heriotza horrekin, gutxienez 6 dira aurten lan-istripuz hildako langileak. Hilabete eta apur batean 6 istripu hilgarrik, zoritxarrez, agerian uzten dute langileen osasuna eta bizitza oraindik ere gainditu gabeko gaia dela botere publikoentzat, izan ere, ez Gasteizko, ez Iruñeko, ez Madrilgo edo Parisko gobernuek ez dute langileen odoluste hori geldiarazteko neurririk hartzen. 

LAB sindikatutik argi daukagu laneko istripuak diren gaitz indibidual, familiar eta sozial honekin amaitzeko bide bakarra borroka eta antolaketa dela. Lan-harremanen ereduaren eta joko-arauen eraldaketatik etorriko da aldaketa. Langileen bizitza eta osasuna lehenetsiko dituen eredu berri baterantz jo behar dugu. 

Horregatik, LAB sindikatutik, ESK-STEILAS-HIRU eta ETXALDE sindikatuok batera, elkarretaratze baterako deia egiten dugu datorren ostegunean, hilak 12, 11:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, azken lan-istripu hori eta administrazio publikoen pasibotasuna salatzeko. 

Era berean, gaur arratsaldean, 19:00etan, Zornotzako udaletxearen aurrean, ERNAI eta SORTUrekin batera azken lan-istripu hilgarri hau gaitzesteko elkarretaratzea deitu dugu. 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

La plantilla de la empresa Froneri de Araia comienza con paros y movilizaciones ante un nuevo ataque a las condiciones laborales

La plantilla de Froneri Araia, antigua Nestlé–Miko, se ve obligada nuevamente a movilizarse ante un ataque directo a sus condiciones de trabajo.  A las puertas...

ELAk eta LABek 11 eguneko greba egingo dute Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean, martxoaren 17an, Euskal Herriko Greba Orokorraren egunean hasita

ELA eta LAB sindikatuek, Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean ordezkaritza % 70etik gorakoa izanik, greba deitu dugu martxoaren 17, 18, 20, 23, 24, 25, 26,...
00:02:20

Estatalizazioa lan baldintzak prekarizatzeko tresna dela salatu, eta greba orokorrerako deia berretsi du LABek

Gaur, hitzarmen estatalak aplikatzen dizkieten langileek kaleak hartu dituzte. Hego Euskal Herriko hiriburuetan ekintza bana egin dute, euren lan baldintzak hemen erabaki nahi dituztela...