2026-03-18
HomeIndustriaMetalgintza6 egun daramatzate greban Elgoibarko Tratamientos Intxaustin

6 egun daramatzate greban Elgoibarko Tratamientos Intxaustin


Tratamientos Intxaustiko (Elgoibar) langileek greba mugagabeari ekin zioten martxoaren 16an, beraien lan baldintzak hobetuko dituen hurrengo bi urteetarako enpresa hitzarmen bat sinatu nahian. Langileek besteak beste soldata igoerak, lan osasun alorrean hobekuntzak eta akordioa eta bere edukiak, lan erreformatik babesteko blindaia klausulak eskatzen dituzte.



Inguruko hedabideetan enpresak eman duen erantzunaren gainean hainbat kontu argitu nahi ditugu:

• 2011 hasieratik eta aurreko urte-arte, Intxaustiko langileek soldata izoztua izan dute, erosteko ahalmena galduz.

• Enpresak irabazirik izan ez zuen urteetan, Intxaustiko langileek, egoera hori pairatu dute hainbat enplegu-erregulazioko espedienteren bitartez, 2009, 2010, 2011, 2012 eta 2013 urteetan hain zuzen.

• Langileek eskatzen dituzten soldata igoerak hauexek dira, 2016rako KPI + %4a eta 2017rako KPI + adosteko kopuru bat. Ez KPI + %8ª, enpresak komunikabideetan lau haizetara zabaldu zuen moduan.

• Azken 3 urteetako egoera ekonomikoaren analisia egin ostean, oso argi daukagu langileek eskatzen dituzten soldata igoerak erabat onargarriak direla enpresarentzat.

• Soldata igoera hauek, ez lukete enpresaren bideragarritasuna zalantzan jarriko epe motzean, eskatzen den kopurua enpresak mugitzen duen diru kopuruarekin aldaratzen badugu, oso txikiak baita.

• Greban, 10 langilek hartzen dute parte, produkzio langileen %100ak.

Gainera, gogorarazi nahi dugu, enpresak, aurreko hitzarmenean Osasun laboralaren gainean adosturikoa ez duela bete. Ez dira bilera guztiak egin eta ez da jarduera egutegi bat proposatu
Langileek eskatzen dutena honakoa da; soldata igoerak, ezintasun iragankorragatiko bajen konplementuak, lan osasun alorrean hobekuntzak… eta guzti hori, aurreko urtean bezala, akordioa eta bere edukia, lan erreformatik babesteko blindaia klausulekin eta Gipuzkoako metagintzakoleko hitzarmenari lotuta.



Aste honetan ere, grebak irauten duen bitartean egunero elkartuko dira 10:00etatik 12:00etara Elgoibarko Arriaga poligonoaren sarreran, Tratamientos Intxausti S.L. aurkitzen den lekuan, hain zuzen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.