2025-12-17
HomeIpar HegoaBestelakoak23 urtez Amejoramendua. Analisi kritikoa ezkerretik. 23 años de Amejoramiento. (2005)

23 urtez Amejoramendua. Analisi kritikoa ezkerretik. 23 años de Amejoramiento. (2005)

IPAR HEGOA fundazioak 2005eko irailaren 22 eta 23an "23 URTEZ AMEJORAMENDUA. ANALISI KRITIKOA EZKERRETIK" jardunaldia antolatu zuen Iruñeko Baluarte Kongresu-Jauregian.

Jardunaldi honen bitartez, Ipar Hegoa fundazioak Amejoramenduaren indarraldiak markatutako ziklo politikoaren garapenaren eta ondorioen diagnostikoan parte hartu nahi izan du.

Publikazioak bertan egindako aportazioak jasotzen ditu, duten interesagatik Fundazio honek hedatu nahi dituelako.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...