2026-09-21
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea Hiltzailea20 egunen buruan 8 langile hil dira lan istripuan #prekarietateaHiltzailea

20 egunen buruan 8 langile hil dira lan istripuan #prekarietateaHiltzailea

Gaur, hilak 13, lan istripu berri bat jazo da, itsas-gizon bat hil egin da Hondarribiako portuan. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna eta doluminak eskaini nahi dizkiogu haren senide eta lankideei. Modu bereran aurreko larunbatean Biana herriko paper-fabrikan hildako langilea eta Betelun hildako nekazaria ere gogoan izan nahi ditugu. Hauekin gutxienez 35 dira 2018an Euskal Herrian lanean hil diren langileen kopurua.

Laneko istripuen atzean lan eta bizi baldintza kaskarrak aurkitzen dira. Larria da azken hilabeteak argi erakusten 2018an ematen ari den lan istripuen gorakada.

Gorakada hau, Nafarroan zein EAE mailan ematen ari da, hortaz ez da kasualitatea, sakoneko arrazoiak daude. Merkatua eta ekonomia langileen gainetik jartzen denean emaitza garbia da, miseria, pobrezia prekarietatea, osasuna galera eta heriotza .

Betiko arrazoiez gain (azpikontratazioa, lan erreforma, soldata eta prezioen merketzea…) udan beste faktore bat gehitu behar zaio, presio eta presa.

Industria eta zerbitzuetan, Bianako kasua adibide, asko dira garai honetan mantenu lanak egiten dituzten enpresak eta horretarako azpikontratazioetara jotzen dute askok azken hauei itzelezko presioa ezarriz lanak ahal bezain azkar egiteko, lan baldintzak eta segurtasun neurriak kontutan hartu gabe.

Arrantza sektoreari dagokionez, lan baldintza gogorrak azpimarratzearekin batera, garai honetan izaten duten lan karga haundia, eta kuotek ezartzen duten presioa nabarmendu nahi dugu. Lan baldintzak oso gogorrak dira, lan ordu luzeak eta ia deskantsurik gabeko jardunaldiak, eta arrazoi hauek aurkitzen dira istripu hauen iturburuan.

LAB sindikatutik oinarrizko arrazoei aurre egin eta sektorea behar bezala erregulatzea eta bizi eta lan baldintzak hobetzea exijitzen dugu.

Istripu guzti hauen gaineko behar bezalako erantzuna artikulatzen saiatuko gara hurrengo orduetan eta langile guztiei deituko diren mobilizazietan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu.

LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ! PREKARIETATEA HILTZAILEA
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.