2026-07-15
HomeI26 - Greba OrokorraGreba Orokorra15 salaketa judizial aurkertu dituzte irailaren 26ko greban gertatutako eraso polizialengatik

15 salaketa judizial aurkertu dituzte irailaren 26ko greban gertatutako eraso polizialengatik

13 salaketa judizial berri aurkeztu dituzte gaur epaitegian greba orokorrean kolpatutako eta eskubide urraketak pairatutako herritarrek. Epaitegiaren aurrean legeek aitortutako eskubide zibilak gauzatzen ari zirenean erasotuak izan zirela salatu dute, hau da, greba egun batean pikete informatibo batean parte hartzen eta manifestatzen. Jakinarazi dute ez direla erasotuta izan diren bakarrak eta horregatik kolpatuta izan ziren pertsonak, bai porrarekin zein bolekin, salaketa jartzera animatu dituzte. Honekin batera bihar, egun horretan gertatutakoaren ikustaldi publikoa antolatu dutela gogoratu dute. Carlos III zinema-aretoan 11:00etan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Langileek dagoeneko erakutsi dute beren konpromisoa; etorkizuneko inbertitzaileen eta erakundeen txanda da orain

Gaur egin da Tubos Reunidos enpresaren hartzekodunen konkurtsoa deklaratu zenetik Administrazio Konkurtsalarekin izandako lehen jarraipen-bilera.

Gipuzkoako papergintzan hitzarmena #LortuDugu

Enpresetan aurreakordioa bozkatzeko batzarrak egin ostean eta enpresa guztiek honen alde bozkatu ondoren, langileen lan baldintzak eta etorkizuna bermatuko dituen hitzarmena sinatu dugu.

Beste epai bat, euskara administrazioan eta lan munduan sustatzearen aurka

Administrazioak kontratatutako enpresei euskararen gutxieneko erabilera egiteko betebeharra kendu die Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak, euskara menpeko egoeran betikotzeko asmoz. Euskarari ziurtasun juridikoa emateko beharra agerian uzten du epaiak.