2025-12-22
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaIgande eta jai egunetan irekitzearen aurkako elkarretaratzea Jaurlaritzaren aurrean

Igande eta jai egunetan irekitzearen aurkako elkarretaratzea Jaurlaritzaren aurrean

Gaur goizean Eusko Jaurlaritako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak deituta Euskadiko merkataritza aholku batzordea bildu
da Gasteizen, "RDL 20/2012, de 13 de Julio, de medidas para garantizar la estabilidad presupuestaria y de fomento de la competitividad" delakoan ordutegi komertzialen arloan ezarritako neurriak aztertzeko.
Bileran ondorio nagusi bat atera da: irekiera gehiagorik eta ordutegi luzapenik ez dela behar. Hori izan da bai sindikatuek, zein patronalak, zein merkatari elkarteek helarazi duguna, horretan denok bat etorri gara.

Mezu hau indartzeko eta "HEMEN IREKIERAK 0" izaten jarrai dezatela aldarrikatuz LAB eta ELAk elkarretaratzea burutu dugu Eusko Jaurlaritzako sarreran.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Arabako garbitzaileek soldata duinak eskatu eta patronalaren blokeoa salatu dute

Garbiketa-sektoreko langileok aitortu gabeko eta gutxi balioetsitako lana egiten dugun kolektiboa gara, edozein jarduera aurrera eraman ahal izateko funtsezkoa denean. Gure lana ezkutatuta eta...

LABek 600.000€ko kalte-ordaina lortu du eraikuntzako “autonomo” batentzat, lan-istripu larri baten ondoren

LABek aurrekaririk gabeko akordio bat lortu du eraikuntzako langile batentzat hiru metroko altueratik erori zena. Obran detektatu ziren segurtasun-gabezi larriak eta erorketen aurkako babes-neurri...

Kubarako osasun materiala biltzeko LABen kanpainak aurreikuspen guztiak gainditu ditu

Elkartasun kanpainak iraun duen bi hilabeteetan, 6 tona osasun material baino gehiago bildu dira, eta 185 kilo sendagai, denera 36.000 euroko balioa dutenak. Gainera,...