2026-01-21
HomeI26 - Greba OrokorraGreba Orokorra"Etxeko lanetan greba, emakumeok kalera!" lemarekin mugimendu feministak bat egin dute 26rako...

“Etxeko lanetan greba, emakumeok kalera!” lemarekin mugimendu feministak bat egin dute 26rako grebarekin

Mugimendu feministak irailaren 26ko greba deialdiarekin bat egiteko eta kalera ateratzeko deia luzatu die emakume guztiei. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako partaideak, hala nola iruñerriko hainbat talde feministak irailaren 26an arratsaldeko 19:00etan Antoniutitik abiatuko den manifestazioan parte hartuko dute “bloke feministan". 
Halaber, "etxe hau greban dago" adierazteko etxeko balkoietan eta leihoetan amantalak, mantalak eskegitzera animatu dituzte emakume guztiak. 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Maderas de Llodio-ko Enpresa Batzordeak zuzendaritzak negoziazioa alde bakarrez ixtea salatu du

Maderas de Llodio-ko Enpresa Batzordeak salatzen du zuzendaritzak alde bakarrez itxi duela negoziatzeko eta Maderas de Llodion irekita dagoen gatazkari irtenbidea emateko aukera oro. Bereziki...

Iruñeko Udalak azpikontratatutako enpresetako lorezainek greba deitu dute datorren asterako

Iruñeko Udalak lorezaintza zerbitzurako azpikontratatutako OHL Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako langileek greba eta mobilizazio astea hasiko dute urtarrilaren 26an, astelehena, lan hobekuntzak eskatzeko. LAB,...

Hazten eta Sortulekuko langileek berriro salatu dute Foru Aldundiaren titulartasuneko haurren eta zaurgarritasun-egoeran dauden seme-alabak dituzten emakumeen zerbitzuetako kaosa

Gaur goizean, 2026ko urtarrilaren 20an, Gorka Urtaran Gizarte Politiken foru diputatuarekin eta Aldundiko eremu horretako lantaldearekin egindako bileraren ostean, joan den asteartean mobilizazio-egutegiari ekin...