2026-03-17
HomeEkintza Sindikala105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600).

Martxoaren 17ko greba deialdiak izan duen arrakastaren lekukotza utzi dute eguerdiko mobilizazioek: Bilbon, Iruñea, Gasteizen, Donostian, eta Eibarren zein Tuteran 105.000 lagun inguru mobilizatu dira. Lehenik, goizeko pikete jendetsuei segida emanez, zutabeak egin dira hiriburuetan, jendetza batu da horietan ere, eta ondore manifestari guztiak manifestazio nagusietan batu dira. Martxoaren 17ko grebak aurrera jarraitzen du Hego Euskal Herri osoan. Lehen orduan industrian erregistratutako jarraipena oso zabala izan da, eta goizean zehar hezkuntzak, zerbitzu publikoek eta beste sektoreek bat egin dute grebarekin. ‘Gutxieneko soldata hemen erabaki. 1.500 euro. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko’ leloa bere helburua lortzen ari da. Arratsaldean 85 manifestaziotik gora izango dira hiri eta herrietan.

Eguneko irudia oso argia izan da: mobilizazio masiboak eta lanuzte oso orokorra. Intzidente isolatu batzuk gertatu dira eta zenbait grebalari identifikatuak izan dira. Hainbat atxilotu egon dira, Ertzaintza eta Polizia oldartu ostean.

1.500 euroko gutxieneko soldata propioa Hego Euskal Herrirako, eta, oro har, soldatak igotzea, aberastasuna banatzeko. Aldarri hori bere eginda milaka langile kalera atera dira gaur Hego Euskal Herri osoan. Negoziazio kolektiboaren bidez gutxieneko soldata bertan negoziatzeari patronalak emandako ezezkoaren aurrean, eta Herri Ekimen Legegileari EAEko zein Nafarroako Gobernuek emandako ezetzaren aurrean, greba orokor arrakastatsuarekin erantzun dute LAB, ELA, STEILAS, Etxalde eta Hiru sindikatuek. Atxikimendu oso zabala izan du deialdiak, 1.750 enpresa komite eta pertsonal batzorderen babesa zuen, eta 100 eragile baino gehiagorena ere bai.

Gaurkoa, gainera, bada gerraren kontrako eta justizia sozialaren aldeko greba ere. Bizitzaren garestitzeari aurre egiteko neurriak eskatu dituzte sindikatuek, aberastasuna banatzea. Greba orokorrak bultzada sendoa eman dio gutxieneko soldataren borrokari, milaka langileren bultzadari esker LGS propioa lortzeko aukerek zabalik jarraitzen dute.

Arratsaldeko manifestazio dezentralizatuak izango dira, dozenaka herritan. Hauexek dira hiriburuetako deialdiak:

– Bilbo. Diputazioa: 17.30ean.

– Iruñea: Baluarte: 18:30ean.

– Donosti. Kataluña Plaza: 18.00etan.

– Gasteiz. Andra Mari Zuria: 18.00etan.

Zerbitzu publikoak

Garraio publikoko lerro askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira eskaintzen ari: Eusko Tren eta Metro Bilbao, adibidez, edota Gasteizko Tranbia. Errepidezko bidaiarien garraioan, Gipuzkoan: Donostibus eta Hiribus Zarautz.

Administrazio publikoan, esaterako Gipuzkoan, hamarnaka udaletxetan geldialdia ia erabatekoa da (Orio, Azpeitia, Zestoa, Hernani, Oiartzun, Usurbil, Astigarraga, Zumarraga, Zizurkil, Beasain, Ordizia, Oñati, Idiazabal, Lazkao, Tolosa, Idiazabal, Urretxu; Sasieta, Loiatzoko eta Debagoiena mankomunitateak, Mendaro, Bergara, Arrasate, Zarautz, Urola-Kosta udal elkartea…) eta beste askotan oso jarraipen handia izaten ari da (Errenteria, Legazpi, Donostia), Bizkaian ere, adibidez, Bilboko Udalean %50ekoa izan da eta jarraipen esanguratsua ere Busturialdeako udal askotan, esaterako Bermeon edota Gernika-Lumon, Durangaldea, Arratian, Markina, Ispaster, Plentzia, Sondika Mundaka, Zaldibar, Ibarrangelu, Galdakao….. Zalla, Basauri eta Mungiako Garbiguneak itxita daude. Karrantza-Zallan gaur ez da ontzien bilketa egongo.

Gasteizko eta Legutioko udaletan eta Gorbeialde eta Lautadako eskualdeetan lanuztea garrantzitsua izaten ari da Amurrioko udala itxita dago, bai eta Aguraingo Udal musika eskola ere. Nafarroan, Udal zerbitzuen jarduera oso murritza da hiriburuan eta herri batzuetan: Iruñea, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrrabia, Altsasu eta Leitza zein Sakanako Mankomunitateetan.

Eusko Jaurlaritzan ere aurreko grebetan baino jarraipen zabalagoa ari da izaten.

Osasungintza

Osasungintzan eta gizarte ongizate esparruan, beste behin ere, gutxieneko zerbitzuen bitartez, milaka langileri greba eskubidea ukatu zaie. Adibidez, gaueko txandetan, ia langile bakar batek ere ez du grebarekin bat egiteko aukerarik izan. Larrialdeetako langileak ere %100eko gutxieneko zerbitzuak pairatu dituzte. Horri gehitu behar zaio Lehen Arretan ezarritako gutxieneko zerbitzuen igoera. Lan Sailak behartu du osasun-zentro bakoitzean gutxienez mediku bat egotera eta tamainaren arabera, bigarren bat ere ezarri du.

Ospitaleetan, greba nabaritzen ari da. Gutxieneko zerbitzu gisa jarduten dutenak izan ezik, Gasteizko Santiago eta Urduliz ospitaleetako ebakuntza-gelak itxita daude eta Basurtuko ospitalean ere lau ebakuntza gela daude itxita. Basurtuko Ospitaleko erreteneko zeladoreek gutxieneko zerbitzuekin bakarrik funtzionatzen dute, gainerako langileak greban baitaude, eta ospitale horretako barne-garraioko zerbitzuak %50ean jarduten baitu. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan, laborategiko teknikariak minimoetan daude eta Galadako-Usansolo Ospitaleko Eskanerrak murrizketekin funtzionatzen du. Gorlizko Ospitalean nabarmentzekoa da biltegian, X izpietan eta errehabilitazio zerbitzuetan izan duen eragina.

Esku-hartze sozialean, grebak jarraipen zabala izan du. Gizarte Ongizatean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko zerbitzuak, kasu batzuetan, Gobernuak berak ezarritako arreta-ratioak baino handiagoak dira. Etxez etxeko laguntzan, langileen %90ek grebarako eskubidea galdu du.

Egoitza eta eguneko zentroetan grebak jarraipen oso handia izan du: greba egiteko aukera zuten langileen %90ek baino gehiagok egin du, zehazki. Gipuzkoan jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta Bizkaian grebaren eragina oso handia da: Iruñerriko egoitzetan langile askok ezin izan dute greba egin, gutxieneko zerbitzu gehiegizkoengatik. Elizondoko Benito Menni zentroak bat egin du grebarekin.

Aniztasun funtzionalean ere jarraipena oso zabala izaten ari da. Avifesen eta Down Sindromearen Fundazioan jarraipena erabatekoa izaten ari da. Enplegu zentro berezietan, Bizkaiko enpresa nagusiek (Talleres Gallarreta, Ranzari, Usoa…) jarraipen handia dute, greba egin zezaketenen %60tik gora. Indesan, zuzendaritzak greba eskubidearen aurka jokatu du.

Hezkuntza

Hezkuntza publikoko ikastetxeetan, jarraipena oso zabala ari da izaten: EAEn, haurreskoletan %80etik gorakoa; ikastoletan %80tik gorakoa; Irakasle publikoen %60tik gorakoa eta zerbitzuetako langileen %65etik gorakoa izan da jarraipena.

Ugariak dira gutxieneko zerbitzuekin funtzionatzen ari diren eskolak, horien adibide: Gipuzkoan Urdaneta (Ordizia), Egape (Urnieta), Karmengo Ama (Donostia), Garaikoetxea Landaberri (Lasarte-oria); Bizkaian, Bengoetxe BHI (Galdakao), Zamakola-Juan Delmas edo Deustuko ikastola (Bilbo); Araban, Gasteizko Toki Eder eta Zabalgana edo Laudioko institutua; Bergarako Aranzadi Ikastola, Arrasateko Arizmendi Ikastola, Oñatiko Txantxiku Ikastola eta Tolosako Laskorain Ikastola, Andoaingo Ikastola edota Herri Ametsa Ikastola Donostian.

Heziketa Berezian gehiegizko zerbitzu minimoak ezarri badira ere, baldintza horietan jarraipena %50etik gorakoa izan da. Gizarte ekimeneko ikastetxetan eragina ezberdina izan da lurraldeka. EHUk jarduera akademiko guztiak bertan behera utzi ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduera oso murritza da. Mondragon Unibertsitateko Debagoieneko lau fakultatetik hiru itxita daude.

Sukalde asko itxita daude, esaterako: Gipuzkoan Intxaurrondo, Ikasbide, Urdaneta, Domingo Aguirre, Zarautz Orokieta, edo Talaia eskola; Bizkaian, Balmasedako CEP Mendia, Sodupeko CEP Eretza, Gandasegi Galdakaon, Unkina Usansolo edo Lekeitioko zein Ondarroako Zaldupe. Araban: Gorbeialde eta Aramaio besteak beste.

Nafarroako irakaskuntza publikoan, Iruñea eta Iruñerriko D ereduko ikastetxe askotan jarraipena ia erabatekoa izaten ari da; eta eskualdeka, Baztan, Bortziri eta Malerrekan zein Leitzaldean jarraipen oso zabala. Ikastoletan eta haurreskoletan jarraipen oso zabala izaten ari da.

EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetan greba apalagoa izan den arren zentro gehienetan izan du eragina, lurralde eta eskualdeka desberdina izanik. Besteak beste greba egin da Gipuzkoako Santo Tomas Lizeoan, Beasaingo La Salle ikastetxean, La Anunciata edo Tolosako Herrikide ikastetxean. Bizkaian Jado ikastetxean.

Komunikabideak: EITB taldean grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da, eta informatiboak bakarrik ari dira emititzen (gutxieneko zerbitzuak). Honetaz gain, El Diario Vasco, Gara, Berria, Hamaika Telebista, Argia aldizkaria, eskualdeetako Hitzak, eta tokian tokiko komunikabide asko greban daude.

Industrian, ekoizpena etenda dago lantegi askotan

Greba jarraipen oso zabala izaten ari da industrian, ekoizpena geldirik dago enpresa handi askotan. Gipuzkoan ia erabatekoa da (KSB ITur, Inda Taldea, Elmubas, Korta, Mendiaraz, Corrugados, Natra, Garay, Elay, Tesa, Yurrita, Arcelor Bergara, Ikankonitrek, CIE Legazpi, GKN, Indar, Hine, CAF Irun eta Beasain, Niessen, Lau lagun, Ubis, Mendiola, Ahlstrom, ITV zerbitzuak, Biele Azpeitia, Guerra Hnos Beasain, ABC Eibar, JMA, Indaux; kooperatibetan ere, langileek hala erabakita itxi egin dute honako kooperatibek: Irizar, Orona, Fagor Electronica, Ulma Embedded, Ampo…), nahiz Nafarroako ipar-ekialdean (Funvera, Savera, Torraspapel, Lakuntza Calor, Barranquesa, Omnia, Magotteaux, Arcelor Lesaka, Portland, Aceros Moldeados, Gh Guema Manutención, Mecaisa….).

Greba jarraipen oso zabala izaten ari da beste lurraldeetako enpresa garrantzitsuetan: Bizkaian (Cementos Lemona, Lamincer, Kide, Cikautxo, Nemak, Kauxot, Kutenik, Losal, Bruss, Pronutec, Teknia, Sermanfer, Winoa, Ingeteam, Alstom, Gestamp, Arisawa, Salica…), Araban (Cie Goian, AEG,Cie Nova Recyd, Cie Gameco, SAS Autosystemtechnik, Fibertecnic, Dominion, Tauxme, Wec, Arcelor, Laminaciones Arregui %90eko jarraipenarekin; Pepsin produkzioa geratu da; eta Tesan jarraipen oso handia izan da, %70 pasata). Eragin orokorraz gain, aipatzekoa da Aiaraldean izan duen eragina: Maderas de Llodio, Tubos Reunidos, Tubacex (jarraipen oso zabala %70tik gorakoa),, Inausa, Amurrio Ferrocarril, Envases Metalírgicos, nahiz Iruñerrian (Kybse, Icer Rail. Ingeteam, TRV…).

Aipatzekoak dira Bizkaian, kostaldeko kontserbak eta grafikagintza sektoreak. Nafarroako Erriberan, Congelados de Navarra, Uvesa, Florette, Viñedos Ría eta Huertas de Peraltan, besteak beste, lanuzteak eragin esanguratsua izan du.

Zerbitzu pribatuetan, eragin handia eskualde batzuetan

Zerbitzu pribatuetan ere jarraipen zabala izaten ari da. Herri askotako merkataritza txikia itxi egin da, esaterako, Gasteizko Cuchilleria kaleko taberna gehienak, Tolosaldean zein Sakana komertzio eta ostalaritza gehiena, eta zenbait herritan, adibidez Agurainen, Ondarrun edota Amurrion, ia dena itxita izan da. Baita eskola publikoetako, ikastoletako eta enpresetako jangela ugari (horien artean: Krafft, Tesa, Fagor, EITB, Deustuko unibertsitatea, Karmelo Etxegarai, Lehiarreta eskola, Eskolapios, Jesuitak, Avifes, Kontxa eskola, Zubeldia kolegioa…).

Nafarroako jangeletako gehiegizko gutxineko zerbitzuak kontuan hartuta ere, jarraipena zabala da.

Merkataritzan itxita daude, bestea beste: Elkar Euskal Kulturgintza, HYM, Cortefiel Eroski, Dia (Bizkaia), Lidl, Movistar, Natura, Tezenis, Lidl Azkoitia, Eibar eta Hernani, eta Bricodepot Oiartzun (Gipuzkoa), Tezenis (Araba)…Eta ixten joan dira ere Bilboko Gran Vían Primark, Corte ingles, Pull&bear eta Zara Garbikuntza zerbitzuak etenda: Termibus Bilbo, EITB Miramon, industria askotan (Petronor, CAF, Indar, Irizar, CIE, Elay, Fagor…) eta hainbat udaletan (Astigarraga, Ugao, Hernani, Basauri , Altza eta Oñatiko kiroldegiak…).

Azpikontrata publiko asko batu dira grebara. Besteak beste: lorezainak (Sondika, Hondarribi, Sopela, Basauri, Lemoa, Ugao…), kale garbikuntza (Ugao, Lekeitio, Lemoa, Trapagaran, Lea Artibai, Elis ikuztegia…) eta kiroldegi hauek itxita daude (Soraluze, Beasain, Tolosa, Barakaldo Lasesarre eta Gorostiza, Orio, Basauri, Markina, Zornotza, Oiartzun, Orereta…).

Araban Kirol kudeaketa eta ludoteketako langileen jarraipena zabala da, Aguraingo kiroldegia itxita dago. Enviserren lanuztea %90ekoa izan da.

Nafarroan, grebaren eragina aipatzekoa izan da kirol elkarte batzuetan (Oberena, Uharte), ITV eta supermerkatu handi batzuetan (Carrefour, Leclerc…).

Bi portuetan erantzun zabala izan da, esaterako, Pasaiako Portuko Agintaritzan eta estibadoreetan, eta Bizkaiko amarradoreetan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...

Goizean zehar grebaren jarraipen zabala zerbitzu publikoetara, hezkuntzara eta beste sektoreetara hedatu da

Martxoaren 17ko Greba Orokorra aurrera doa Hego Euskal Herri osoan; piketeek euren lanarekin jarraitzen dute. eta manifestazio nagusietara abiatzeko lehen zutabeak osatzen ari dira...

Greba Orokorra jarraipen zabala izaten ari da lehen orduetan

Martxoaren 17ko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan; jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea jaitsi da. Lantoki askotan...