BABES SOZIALERAKO
EUSKAL SISTEMA PUBLIKOA ORAIN

POR UNAS CONDICIONES DE VIDA Y EMPLEO DIGNAS


2017/04/30 :: 10:40

Azken Eguneraketa:2017/04/29 :: 10:09

HIZKUNTZA
Hemen zaude:
2017/04/25
ARGAZKIA: Eusko Legebiltzarra/Parlamento VascoARGAZKIA: Eusko Legebiltzarra/Parlamento Vasco
Babes sozialerako euskal sistema publikoaren aldeko kanpainaren baitan, Eusko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordean izan dira Bea Martxueta, Joxean Urkiola eta Ohian Ostolaza, LABeko Batzorde Sozioekonomikoko kideak. Bertan,“kapitalak inposatu nahi duen ereduari aurre egiteko modu bakarra babes sozialerako sistema propioren alde egitea” dela azaldu du Martxuetak.
2017/03/24
b_321_170_16777215_0___materiala_argazkiak_sozio-ekonomia_17_03_24_aberastasunaSoldata.png

SORTUTAKO ABERASTASUNETIK ZENBAT BIDERATZEN DA SOLDATETARA? (BPGren ehunekoa)

Aurrekontuok ezberdintasunak areagotzeaz gain eta ekonomia suspertzearen ondorioek gizarteari onurarik ez ekartzeaz gain, hazkundearen, ongizatearen eta gizarte justiziaren oztopo ere badira. Hori gainditze aldera, beharrezkoak dira 1.000 milioi euro gehiago inbertitzea. 
 
Erasoetatik babes gaitezen
Hemen eta orain
Babes sozialerako euskal sistema publikoa



LOTURA INTERESGARRIAK

b_185_116_16777215_0___materiala_argazkiak_sozio-ekonomia_17_02_17Bilbo_Ainhoa.png
Babes sozialerako euskal sistema publikoa eraikitzea da lan eta bizi baldintza duinak bermatzeko bide bakarra. Aldarrikapen horrekin irten gara gaur kalera, eta Euskal Herriko hainbat hiri eta lantokitan propaganda banaketa egin dugu, beti ere erasoetatik babestu eta alternatibak daudela jakinarazteko. LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek hitza hartu du Bilbon, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio heldu diezaiola sistema propio bat eraikitzeko eztabaidari. Honen harira, elkarretaratzea egin dugu Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzaren aurrean, eta bertako bulegoetan eskari bat erregistratu dugu, Legebiltzarrean gaiaren inguruko agerraldi bat eskatzeko. Idatzian, "pertsonak eta hauen premiak lehenesteko eta denoi bizitza duina ekartzeko neurri egokiak hartzeko" garaia dela adierazi dugu.

b_185_72_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_helduEtaPentsiodunak_16_12_28BabesSozialerakoEuskalSistemaPropioa_pentsioak.png
Madrilgo Gobernuak pentsioen arloan daraman politika antzua salatu du gaur LABek, politika horrek sistema publikoa suntsitu eta likidatzea dakarrela ikusita. Hala salatu dute prentsaurrean LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek eta politika sozialetako idazkari den Bea Martxuetak. Ondoan izan dituzte Joxean Urkiola, batzorde sozioekonomikoko kidea, eta Carlos Ruiz, LABeko pentsiodunen arloaren izenean. “Sistema txikitzen ari dira, errekurtso horiek beste helburu batzuetarako baliatuz”, salatu dute.