2024-09-20
HomeEkintza SozialaBabesa erakutsi diogu Bilboko Harrera Auzoak ekimenari, atzoko desalojoaren ondoren

Babesa erakutsi diogu Bilboko Harrera Auzoak ekimenari, atzoko desalojoaren ondoren

Atzoko desalojoaren ondoren, Bilbok Harrera Auzoak ekimeneko kideekin egon da Garbiñe Aranburu idazkari nagusia gaur goizean, bertatik bertara egoeraren berri jasoz. Politika migratorioak eta atzerritarren legea salatzeaz gain, migrarien harreran egon den herri erantzuna txalotu du Aranburuk, eta bere sinadurarekin, babesa erakutsi dio Bilbo Harrera Auzoak ekimenari.

Bilboko Udaleko LABeko atal sindikalak egindako oharra, atzoko desalojoa dela eta:

Atzo, urriak 14 zuela, Bilboko Udaltzaingoak Bilboko Harrera Auzoak ekimenak Areatzako tingladoetan ipinita zuen errefuxiatuekiko elkartasunezko kanpamendua desegin zuen. Gure ustez udalaren erabaki honek zera adierazten du:

1.- Bilboko Udala, Alkatea buru, askatasun publiko eta demokratikoen kontra egiteko prest dagoela.

2.- Bilboko Udaltzaingoaren erabilera politikoa.
3.-Inposaketa asmoargiaUdalarenpartetik.

Non ote daude Alkateak defenditzen dituen elkartasuna eta tolerantzia baloreak?

Azkenean zertarako? Espainolen erregea itxurazko Bilbo distiratsu eta otzan batetik lasai pasea dadin.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko hiribilduaren mantentze elektrikoari buruzko agiri teknikoa inpugnatu dugu, hitzarmena ez betetzeagatik

2024ko irailaren 4an, Bilboko Udalak argitara eman zituen Bilboko argiteria publikoaren eta instalazio elektriko eta osagarrien mantentze- eta kontserbazio-zerbitzuaren lizitazio berriaren agiri teknikoak. Agiri horietan, Bilboko Argiakeko 39 langile agertzen dira langile subrogagarri gisa, eta subrogazio-zerrendatik kanpo geratzen dira mantentze elektrikoko zerbitzuko obren atalari atxikitako 9 pertsonak.

Karrera profesionala guztiontzat exijitu dugu

Sindikatuak Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egin du gaur goizean helburu bikoitz bati jarraiki: batetik, ateez bestaldean izenpetu behar zen akordioa ospatzeko, zeinaren bitartez Osasunbideko 3.000 langile baino gehiagorentzako karrera profesionala onartuko baita; eta bestetik, eskubide hori bera gainerako langileentzat ere zabal dadila aldarrikatzeko. Egun historikoa dela nabarmendu dute, borroka sindikalaren beharra eta garrantzia azpimarratzearekin batera.

Pentsioen inguruko akordio berriak erretiro adina atzeratzen du eta pauso berri bat suposatzen du gizarte segurantzaren pribatizaziorantz

Gaur, Pedro Sanchez buru dutela, sinatu dute CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta Cepyme patronalek pentsioen alorrean adostutako akordio sozial berria. Akordio hori estatu-mailan egin da, eta legezko adina eta kotizazio-urteak igotzen jarraitzea du helburu, erretiro adina atzeratzea sustatuz. LABen uste dugu akordio honek ez diela erantzuten euskal gehiengo sindikalak eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako premiazko eskaerei. Aitzitik, Espainiako Gobernuak aurrera egiten du Bruselatik garatutako politika neoliberaletan, betiere patronala babesten duten sindikatuen bermearekin.