LAB SINDIKATUA

2017/02/25 :: 5:20

Azken Eguneraketa:2017/02/24 :: 11:12

HIZKUNTZA
Hemen zaude: NAZIOARTEA

Nazioartea

Euskal Herrian izan da CETIM, gurekin biltzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_harremanak_17_02_14CETIM_CETIM.png
Genevako (Suitza) CETIM erakundea etorri zaigu bisitan Euskal Herrira, LABek gonbidatuta. CETIM (Centro Europa- Tercer Mundo) ikerketa eta argitalpen zentro bat da, 1970. urtean sortua, eta Ipar-Hegoa arteko harremanetan lan egiten du. Nazio Batuen Erakundean (NBE) parte hartze aktiboa du, beti ere eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak defendatu eta sustatzeko helburuarekin, baita garapenerako eskubidea ere. Hego eta Iparreko mugimendu sozialen proposamen eta analisiak zabaltzeko zubi-lana egin ohi du. Gaur egun, CETIM zeharo murgilduta dago enpresa transnazionalen inpunitatearen aurkako borrokan. Hain zuzen ere, itun bat bultzatu nahi du Nazio Batuen Erakundean, giza eskubideak eta herrien eskubideak errespeta daitezen, enpresa transnazionalen interes ekonomikoen gainetik. Lan horretan ari dira orain, eta eginbehar hori dela-eta izan dira Euskal Herrian.

Öcalan-en askatasunaren eta Kurdistanen estatus politiko baten aldeko martxa erasotua izan da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Pasa den otsailaren 1ean Luxenburgotik Öcalanen askatasunaren alde eta Kurdistanen Estatus politiko berri baten aldeko martxa bat abiatu zen. Herri ezberdinetako 80 bat internazionalistek, euren artean 6 Euskal Herritar, osatzen dute Estrasburgon datorren igandean, hilak 12, amaituko den martxa hau.

Elkartasuna adierazi diegu Hego Afrikako osasungintzako langileei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Osasungintzako langileen sindikatu nazionalak (NEHAWU) hurrengo otsailaren 10erako greba eta borroka egun bat deitu du Hego Afrikan, bertako langile klasearen eta, batez ere, Garapen Sozialerako Zerbitzu Publikoetako langileen lan baldintzen defentsan. LABetik, NEHAWU sindikatuari eta lan baldintza duinen alde Hego Afrikan borrokan ari den langile klaseari elkartasun mezu bat bidali nahi diegu.

Babes osoa adierazi nahi diogu Kataluniako prozesu independentistari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek elkartasuna adierazi nahi dio Kataluniari, independentziari buruz galdetzeagatik Generalitateko presidente ohi Artur Mas eta haren bi kontseilariren kontrako epaiketa dela-eta. Agintari politiko horiez gain, herri borondatea ari dira epaitzen. Bi milioitik gora lagunek hartu zuten parte Kataluniaren etorkizunari buruzko galdeketan, 2014ko azaroaren 9an; hortaz, erabakitzeko eskubidea eraman dute auzitegietara, demokrazia bera.

Andrés Bódaloren askatasuna eskatu dugu, hirugarren gradua ukatu ostean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatutik, Andrés Bódaloren familia eta lagunei eta Sindicato Andaluz de Trabajadores (SAT) osatzen duten guztiei gure elkartasun guztia eta besarkada iraultzaile bat bidali nahi diegu, eta, aldi berean, Bódalo pairatzen ari den egoera ere salatu nahi dugu. Hirugarren gradua ukatu berri diote, eta Jaengo espetxean preso jarraitu beharko du.

Elkartasuna epaituko dute Herrialde Katalanetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Herrialde Katalanetako COS sindikatuko kide den Oriol Pintos epaituko bere eskubideen alde borrokan ari zen langile bati bere elkartasuna adierazteagatik. LABek, elkartasuna epaitzen ari direlasalatzeaz gain gure babesa adierazi nahi diogu.

Argentinako Clarín enpresak planta grafikoa itxi ostean langileek lan zentroa okupatu dute lanpostuen defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_elkartasuna_17_01_18argentina_17-01-18argentina.png
Artes Gráficas Rioplatense, Clarín taldeko enpresak, bere Pompeyako lantegiaren ateak itxi eta 380 langile kaleratu zituen. Langileek, enplegua galtzeko arriskuan zirela ikusirik lantegia okupatzea erabaki zuten. Mobilizazio honen aurrean poliziak indarra erabiliz erantzun du. LABek egoera hau salatzeaz gain langileek lanpostuak berreskuratzea exigitzen du.

Catalunyan kalitatezko hezkuntza publiko baten alde daramaten borroka babestu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek babesa ematen dio Catalunyako irakaskuntza sektoreko langilegoari, kalitatezko hezkuntza publiko baten alde borrokan ari dena. Aurrekontuak negoziatzen ari diren honetan, Govern de la Generalitatek murrizketa berriak ezarri ditu lan eskubideen arloan. Catalunyako irakaslegoak eta ikasleen erakundeek greba eta mobilizazio egunak antolatu dituzte murrizketa hauen aurka.

Herri maputxearen aurkako azken erasoa salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Argentinako Gendarmeriak hiru ekintzaile maputxe atxilotu ditu, enpresa transnazional baten lurrak okupatzeagatik. LABetik indarrak batzeko deia egiten dugu, esplotatu eta esplotatzailerik gabeko mundu jasangarri baten alde. Pertsonek eta ama lurraren defentsak interesa ekonomikoen gainetik egon behar dute.

Elkartasuna eta borrokaren bidez CSIko Aitor aske gelditu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Asturiaseko CSI sindikatuko kide den Aitor aske gelditu da nahiz eta 90 eurotako isun bat ordaintzera kondenatua izan den. Pozgarria den arren jakitea Aitor ez dela kartzelara joango salatu behar dugu borroka sindikala eta soziala kriminalizatzeko saiakera berri baten aurrean gaudela.

Mikel eta Begoñaren aldeko mezuak iritsi dira nazioartetik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Mikel Zuluaga eta Begoña Huarteren atxiloketen harira, LABek bere elkartasuna adierazi nahi die “ongi etorri errefuxiatuak” plataformako kideei eta gertatutakoa salatu. Bestalde atxiloketa hauen berri nazioartera zabaldu ostean hainbat elkartasun mezu jaso ditugu sindikatu eta langileen eskubideak defendatzen dituzten plataformetatik.

Sahararen aurkako errepresioa salatuko dugu abenduaren 26an Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_elkartasuna_16_12_23_2016-juicio-gdeoim-izikweb.png
Duela 6 urte, 2010eko Azaroaren 8an, Marokoko indar okupatzaileek Gdeim Izik kanpamendua suntsitu zuten modu bortitzean. Horren harira Marokoko erreinuak 25 pertsona atxilotu zituen modu arbitrarioan eta handik 2 urtera zigor gogorretara kondenatu zituen. Mobilizazioari esker epaiketa militar hura bertan behera geratzea lortu zen, baina kartzelan jarraitzen dute. Guzti hau salatu eta abenduaren 26ko epaiketa berria bertan gera dadin eskatuz mobilizazioa egingo dugu 11:30tan Marokok bilbon duen kontsulatuaren aurrean.

Turkiako KESK sindikatuari elkartasuna adierazi nahi diogu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Turkian bizi dituzten momentu zail hauetan, LABek elkartasuna adierazi nahi dio Turkiako KESK sindikatuari. Horrekin batera gaur egun gertatzen den eskubide zibilen urraketa salatu beharrean gaude. Hain zuzen ere 2016eko uztailaren 15eko estatu kolpe saiakeraren ondoren, emergentzia dekretuaren eta dekretu estatutarioen aitzakian milaka langile publiko kaleratu dituzte, beraien aurkako inolako froga eta ikerketarik egin gabe. Langile publiko horietatik 2000 baino gehiago KESK sindikatuko kideak dira.

Abenduaren 17ko manifestazioan kurdistanekin bat egingo dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_elkartasuna_16_12_15kurdistan_kurdistan.png
LABek Euskal Herriko bertze hainbat eragilerekin batera heldu den Abenduaren 17an Kurdistanekiko elkartasuna adierazteko eginen den manifestazioan parte hartzera deitzen du Euskal jendartea. Bertan azarotik aurrera Turkiako Erdoganen gobernuak estatu kolpe saiakera bat aitzakia bezala hartuta martxan jarritako errepresioa salatuko da. Manifestazioa, «Faxismoaren aurrean, Gora Kurdistan» lemapean 12:30etan abiatuko da.

Saharako errefuxiatu eremuetan egon gara UGT SARIO sindikatuari babesa ematen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_harremanak_16_12_13Sahara_sahara.png
LAB sindikatuko ordezkaritza bat Tindouf Argelian dauden Saharar herriaren errefuxiatu eremuetan egon da Saharako UGT SARIO sindikatuaren 8. kongresuan, bertako sindikatuari eta oro har Saharar herri guztiari bere elkartasuna adierazten. Egun guzti hauetan, bertako errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan dugu eta harrituta itzuli gara, nola hain baliabide guttirekin hainbertze gauza egin ditzazketen. 

LABen elkartasun mezua Grezian abenduaren 8rako deituta dagoen greba orokorrarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABetik elkartasun eta babes mezua bidali nahi diegu Greziako klase orientaziozko sindikatua den PAMEri, biharko Grezian deituta dagoen greba orokorraren harira. Greziako gobernuak Europar Batasunarekin, FMI eta Europako Banku zentralarekin batera, argi berdea eman dio negozio eta enpresari taldeei murrizketetan sakontzeko.

2.000 litro olio eskuratu ditugu, SAT sindikatuari elkartasuna adierazteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_elkartasuna_16_11_30SAT_Olioa.png
LABek #ResisteSAT kanpainarekin egin du bat, eta sindikatuko kideok 2.000 litro oliotik gora erosi ditugu Sindicato Andaluz de Trabajadores (SAT) sindikatuari elkartasuna adierazteko. Hain zuzen ere, olioaren salmentarekin ateratako dirua Estatu espainolak sindikatu horretako kideei ezarritako isunak ordaintzeko bideratuko da. Izan ere, SATen lan sindikal eta soziala indargabetu nahi izan dute, errepresioaren bitartez.

Agur eta ohore Komandante ¡Hasta la victoria!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_elkartasuna_16_11_25Fidel_fidelCastroRuz.png
Gaur denok inoiz entzun nahiko ez genuen berri batekin esnatu gara. Fidel Castro Ruz hil egin da 90 urte zituela, Kubako iraultzaren lider historikoa, historiaren norabidea aldatu zuen iraultzailea. Lehenik eta behin gure doluminak adierazi nahi dizkiogu Kubako herriari momentu triste hauetan.

Andrés Bódaloren askatasuna eskatu dugu Jaengo kartzelan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_nazioartea_elkartasuna_16_11_11Sat_satBodalo.png
Azaroak 9an, goizeko 11etan herrialde ezberdinetako ezkerreko hainbat sindikatuk deituta prentsaurrekoa eta elkarretaratzea egin genuen Jaengo kartzelaren atarian Sindicato Andaluz de Trabajadores-eko (SAT) kide den Andrés Bodaloren askatasuna eskatzeko.

LABek MSTri eta Escuela Nacional de los Sin Tierraren kontrako erasoan kaltetutakoei elkartasuna bidaltzen die

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ARGAZKIA: www.nodal.amARGAZKIA: www.nodal.am
LAB-ek Euskal Herriko sindikatuak Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra (MST) eta Lurrik Gabekoen eskola nazionalaren kontrakoen erasoa pairatu zutenei (tartean Euskal Herriko brigadista internazionalista bat) elkartasun mezu hau bidaltzen die. 

Page 1 of 11