LAB SINDIKATUA

2017/11/23 :: 16:00

Azken Eguneraketa:2017/11/23 :: 13:39

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Eusko Jaurlaritza Hiru orduko lanuzteak egingo ditugu, azaroaren 22an, EAEko Administrazio Orokorrean

Hiru orduko lanuzteak egingo ditugu, azaroaren 22an, EAEko Administrazio Orokorrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Oso egoera larria bizi dugu EAEko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako langileok (EUSTAT Lanbide, Osalan, Emakunde...). Ez digu mobilizazioa indartu beste biderik uzten Jaurlaritzak. Hau horrela izanik, LAB eta ELA sindikatuok hiru orduko lanuzte bat deitu dugu datorren azaroaren 22rako, 11:00etatik 14:00ak bitartean. Protesta honen berri Bilbon eman dugu gaur, eta gure aldarrikapenak zehaztu ditugu.

Jaurlaritzak egoera honekiko agertzen duen arduragabekeria eta egoera aldatzeko langileen ordezkariokin negoziaziorako  borondate falta berriz onartezina.

Lanpostu publikoen galera nabarikoa da Administrazio honetan. Lehen ere nahiko urria zen plantilari 200 lanpostutik gora kendu dizkio Jaurlaritzak 2010etik hona. Jaurlaritzak jubilazioak probesten ditu lanpostu asko hutsik uzteko edo ezabatzeko, zerbitzu publikoen zerbitzu egokirako duten garrantziari erreparatu gabe.

Administrazio Orokorreko Langileen %40 inguru behin behinekoa da, lanpostu zerrendan jasotako lanpostuak betetzen ari direnak: LEPik ez da gauzatu azkenengo urte luzeetan, zenbait kidegotan/kategoriatan 27 eta 17 urte daramatzate LEPik gabe. Honen ondorioz, 7.000 langileko plantilan 2.700 behin behineko inguru gaude. Honi, lanpostu zerrendatik kanpo dauden egiturazko 100 lanpostu inguru gehitu behar zaizkio.

Zerbitzu publikoak Administraziotik kanpoko enpresetara bideratzen ditu, hau da, zerbitzu publikoak pribatizatu egiten ditu. Jaurlaritzak etengabe, kontrol publikoari ihes egiten dioten negozio pribatuak elikatzen ditu diru publikoarekin, eta lan baldintza kaskarrak sustatzen ditu, kalitatezko enplegua sustatu eta lan baldintza duinak bermatu ordez.

Bitarteko langileak kaleratze arriskuan gaude une honetan. Jaurlaritzak alde bakarrez lekualdatze lehiaketa bat deitu du, honek beren titularitzakoa ez den lanpostu bat betetzen ari diren langile finkoengan eta bereziki bitarteko langileengan izan ditzaken kalteak aurrikusi eta enpleguaren inguruko diseiñu egoki eta integral bat gauzatu gabe.

Gaixorik jartzea, bajak hartzea zigortua dugu. Izan ere, 2012tik aurrera, bajak hartzerakoan soldatak bere osotasunean ez ordaintzeko erabakia hartu zuelako Jaurlaritzak.

Soldatetan aldebakarrez ezarri dizkiguten murrizketek %15etik gorako eros ahalmenaren galera eragin digu langile publikooi.
Eusko Jaurlaritzan langile publikook ez daukagu garapen profesionalerako inongo aukerarik.

Erretiroa hartzeko pizgarrirk ere ez dugu eta Itzarri Pentsio planerako ekarpenak etenda ditugu. Lan legepeko langileek gainera, 2019tik aurrera erretiro partziala hartzeko aukera airean dugu.

Ehundaka ekimen
Sindikatuok urteak daramatzagu enpleguaren inguruko egoera larria salatzen eta enplegua egonkortuko duen diseinu integral eta bat aldarrikatzen. Baita 2010etik langileek beren lan baldintzetan pairatzen ari diren murrzketa guztiak atzera bota eta lan baldintzak hobetzea ekarriko duen negoziaketa erreal bat eskatzen ere. Bide horretan, ehundaka kontzentrazio eta hainbat ekintza desberdin gauzatu ditugu: sinadura bilketak, langile batzarrak, idatzi anitz etab.

Mahai negoziatzaile desberdinetan ere etengabe aldarrikatu ditugu eduki hauek, baina Jaurlaritzak ez dio inolako erantzunik ematen aldarrikapen hauei. Are gehiago, aldarrikapen hauei muzin egin eta langileen lanaren eta lan baldintzen kalterako diren alde bakarreko erabakiak hartzen ditu maiz. Honen adibide garbienetakoa abian jarri duen lekualdatze lehiaketa, ehundaka langileren kaleratzea suposa dezakeena.

Azken hilabete honetan idatziz eskatu diogu Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoari benetako negoziazioari ekiteko eta murrizketetan atzera egiteko. Eta horri ere entzungor egin dio, ez du ingongo borondaterik erakutsi.

Aldarrikapenak
Egoera honetara iritsita, ez digu mobilizazioa indartu beste biderik uzten Jaurlaritzak. Hau horrela izanik, ELA eta LAB sindikatuok 3 orduko lanuzte bat deitu dugu datorren Azaroak 22rako, ondorengo aldarrikapenekin:

-Negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratzea.

-Enpleguari dagokionez, behin behinekotasuna %6ra jeitsiko duen enpleguaren egonkortze eta kontsolidazio prozesu integral bat, sindikatuokin adostua, eremu honetako langileen egoera kontuan hartuz.

-Zerbitzuak kanporatzeari uztea Mahai Orokorreko akordian jasotakoa betez.

-Lanpostu zerrendak benetako beharretara egokitu eta handitu

-Murrizturiko soldata eta eros ahalmena berreskuratu

-Bajak bere osostanuean ordaindu.

-Garapen profesionalerako bideak adostu (etengabeko lekualdatze lehiaketa, barne sustapenarako aukerak,…)

-Erretiroa erraztu eta laguntzeko neurriak berreskuratu (erretiro pizgarriak, Itzarrira ekarpenak, jubilazio partziala)

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu