2024-09-20
HomeLAB SindikatuaGreba OrokorraMILAKA LANGILEK EZEZKOA EMAN DIOTE PENTSIOEN ERREFORMARI

MILAKA LANGILEK EZEZKOA EMAN DIOTE PENTSIOEN ERREFORMARI

Milaka langile atera dira kalera gaur inposatu nahi diguten pentsio sistemaren erreformari ezetz esateko. 15 mila pertsonatik gora Bilbon eta Donostian, gaurkoan Euskal Herriko langileriak argi eta ozen esan dugu bertan erabaki nahi dugula bai gure pentsio sistema bai eta gure eredu ekonomikoa.

MÁS DE 15.000 PERSONAS EN LA MANIFESTACIÓN DE IRUÑEA

Las cuatro columnas que partían de Atarrabia, Txantrea, Barañain y Sanduzelai han confluido a las 12:00 en la Plaza del Castillo, para comenzar desde ahí la principal manifestación del día. En las anteriores huelgas (mayo del 2009 y junio del 2010) se había calculado entre 13.000 y 15.000 manifestantes. Pues bien, la manifestación de hoy ha sido mayor que las anteriores: cuando la cabeza de la manifestación llegaba de vuelta a la Plaza del Castillo, la cola estaba junto al antiguo edificio de Telefónica en la calle Amaya. Es decir, ha faltado poco para que la cabeza de la manifestación atrapará a la cola, así que prácticamente todo el recorrido estaba ocupado por los manifestantes: calle Amaya hasta la Av. Baja Navarra, plaza Principe de Viana, Conde Olivetto, Yanguas y Miranda y Paseo Sarasate. La multitud ha rodeado el kiosko de la Plaza del Castillo.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko hiribilduaren mantentze elektrikoari buruzko agiri teknikoa inpugnatu dugu, hitzarmena ez betetzeagatik

2024ko irailaren 4an, Bilboko Udalak argitara eman zituen Bilboko argiteria publikoaren eta instalazio elektriko eta osagarrien mantentze- eta kontserbazio-zerbitzuaren lizitazio berriaren agiri teknikoak. Agiri horietan, Bilboko Argiakeko 39 langile agertzen dira langile subrogagarri gisa, eta subrogazio-zerrendatik kanpo geratzen dira mantentze elektrikoko zerbitzuko obren atalari atxikitako 9 pertsonak.

Karrera profesionala guztiontzat exijitu dugu

Sindikatuak Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egin du gaur goizean helburu bikoitz bati jarraiki: batetik, ateez bestaldean izenpetu behar zen akordioa ospatzeko, zeinaren bitartez Osasunbideko 3.000 langile baino gehiagorentzako karrera profesionala onartuko baita; eta bestetik, eskubide hori bera gainerako langileentzat ere zabal dadila aldarrikatzeko. Egun historikoa dela nabarmendu dute, borroka sindikalaren beharra eta garrantzia azpimarratzearekin batera.

Pentsioen inguruko akordio berriak erretiro adina atzeratzen du eta pauso berri bat suposatzen du gizarte segurantzaren pribatizaziorantz

Gaur, Pedro Sanchez buru dutela, sinatu dute CCOO eta UGT sindikatuek eta CEOE eta Cepyme patronalek pentsioen alorrean adostutako akordio sozial berria. Akordio hori estatu-mailan egin da, eta legezko adina eta kotizazio-urteak igotzen jarraitzea du helburu, erretiro adina atzeratzea sustatuz. LABen uste dugu akordio honek ez diela erantzuten euskal gehiengo sindikalak eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztutako premiazko eskaerei. Aitzitik, Espainiako Gobernuak aurrera egiten du Bruselatik garatutako politika neoliberaletan, betiere patronala babesten duten sindikatuen bermearekin.