LAB SINDIKATUA

2017/10/19 :: 12:37

Azken Eguneraketa:2017/10/19 :: 8:12

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK ZERBITZU PUBLIKOAK Zerbitzu Publikoak

Zerbitzu Publikoak

Arabako kirol jardueretako langileek amaitutzat eman dute greba, euren eskakizunak kontutan hartu eta gero

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bost egunez greban egon ondoren, Arabako kirol jardueretako langileek amaiera ipini diete lan uzteei helburua lortu dutelako. Hain zuzen ere, sindikatu, patronal eta udalaren arteko bilera egin zuten atzo, eta, lan baldintzen hobekuntza aurreikusten duen eskaintza bat mahai gainean jarri zutela ikusirik, protesta amaitutzat eman dute.

Bizikleta gainean egin dute protesta, hitzarmen duin baten alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Arabako kirol jardueren sektoreko langileak greba egiten ari dira hitzarmen duin baten defentsan. Mobilizazioak eta jarduerak deitu dituzte egunotarako, lan uzteek irauten duten bitartean. Esaterako, elkarretaratze bat egiten ari dira egunero, 12:00etan, Gasteizko Plaza Berrian. Hala egingo dute uztailaren 31 arte. Grebalariek elkartasuna eskatu diete erabiltzaileei, borrokak kalitatatezko zerbitzu bat eskaintzea baitu helburu, lan baldintza duinen bitartez.

Grebarekin aurrera jarraitzea erabaki dute Arabako kirol jardueretako langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Arabako kirol jardueretako langileen batzarrak patronalaren azken eskaintza ez onartzea erabaki du, eta greba deialdia mantentzen du. Hain zuzen ere, sektoreko langileek uztailaren 23tik 31ra egingo dute greba.

Arabako kirol jardueren sektoreko langileek greba egingo dute uztailaren 23tik 31ra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak uste du egoera honen erruaren zati handi bat instituzioek daukatela, eskaintza merkeena egiten duenari esleitzen dizkiolako zerbitzuak, euro batzuk aurreztearren. Horrek gero enpresek langileen baldintzak hobetzeko tarterik ez izatea ekartzen du, arazoak sortaraziz, eta instituzioek erantzukizuna saihestu egiten dutelarik.

Akordio duina nahi dute AZTIko langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
AZTIko langileek errespetu gehiago eskatu dute, eta euren gaitasuna eta ahaleginak aintzat hartzea, erosteko ahalmena eta lan-baldintza duinak ziurtatuko dizkieten hitzarmen baten sinaketaren bidez, soldata apalak, prekarizazioa, behin-behinekotasuna eta bermerik ezean oinarritutako zientzia eta ikerketa sistema gainditzeko.

Gasteizko kale garbiketako langileek atsekabea adierazi dute ezarritako negoziaziorako epea agortu delako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gasteizko Kale Garbiketako Aldi Baterako Enpresa Elkarteko LABeko sail sindikalak atsekabe handia adierazi nahi du, martxoaren 6rako deituta zegoen greba mugagabea bertan behera utzi ahal izateko adostu zen epea agortu egin delako, Gobernu taldea, FCC-GMSMeko enpresa-zuzendaritza eta sail sindikalen arteko inolako akordiorik gabe.

Greba eguna dute gaur Nafarroako Kirol Kudeaketako langileek, hitzarmen duin baten alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hainbat kiroldegi itxi dituzte goizean goizetik, hitzarmenaren defentsan. Pikete informatiboak egin dituzte, eta, arratsaldean, 18:00etan, elkarretaratzea egingo dute Iruñeko Gaztelu plazan. 900 bat langile daude deituta lan uzteetara, eta udalek kudeatutako kiroldegiei ari zaie eragiten. 

Nafarroako Kirol Kudeaketako langileek greba egingo dute apirilaren 11n

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lan uzteekin azken asteetan egindako mobilizazioei jarraipena emango diete, hitzarmenaren defentsan. Negoziazioa blokeatuta dago, eta, elkarrizketak ukatuta, langileen lan baldintzak izoztuta daude. 900 bat langile daude deituta astearteko grebara, eta udalek kudeatutako kiroldegiei eragingo die. LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok deitu dugu, hots, KIrol Kudeaketako arloan ordezkatuta gauden sindikatuok.

Nafarroako Kirol Kudeaketako langileak kalera irten dira hitzarmenaren defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Nafarroako Kirol Kudeaketako langileek elkarretaratze bat egin dute Artikaberriko Kirol Hiriaren sarreraren parean, sektore honetako Nafarroako hitzarmaren defentsan. "Gure lan baldintzak bikainak izatetik urrun daude; soldata oso baxuak eta lanaldi partzialak eguneroko ogia dira guretzako", salatu dute.

Lan gatazka kolektiboa salatu dugu AZTI-Tecnalian, kategoria igoeretarako deialdian antzemandako irregulartasun larriengatik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB eta ELA sindikatuek ekimen publikoko Fundazioan erdietsitako akordio kolektiboak betetzea eta erakundeko gatazkak amaitzea eskatu dugu.

Sektore publikoa indartzeko mesedetan eta lanpostuak egonkortzeko baliatu nahi ditugu Europako epaiak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak prentsaurrekoa egingo du berriki publikatu diren Europako sententziek sektore publikoan izango duten eraginaren berri emateko agerraldia eskaini dugu. Behin-behineko langileek jaso behar dituzten kalte ordainetatik harago, prekarietatean eta iruzurrean eraikita egon den kontratazio sistemaren porrota irudikatzen dute sententzia hauek ere, sindikatuaren ustez. Sententziek argi uzten dute zerbitzu publiko batek ezin dituela bere oinarrizko eginkizunak behin-behineko langileekin bete. LABen iritziz, plantilak finkatzeko garaia iritsi da; egiturazkoak diren lanpostu guztiak aitortu eta sektore publikoan ematen den prekarietate egoerekin amaitu behar da. Sindikatuak bere proposamenak jakinaraziko ditu.

AZTI Fundazioko hitzarmen kolektiboaren negoziaziorako elkarrizketak eten dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
AZTI Fundazioko Zuzendaritzak 2011-2021 bitartean soldatak izozteko asmoa, antzinatasuneko hirurtekoak kentzekoa, euskal sektore publikoko lanaldi luzeenetakoa mantentzekoa eta langileen egoera prekarizatzeko neurriak ezartzekoa azaldu ondoren, langile-batzordeek hitzarmen kolektiborako negoziazioak eten dituzte.

Enplegu Sailburuordearen dimisioa exijitzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak guztiz arbuiatu nahi ditu atzo Jose Andres Blasco Enplegu Sailburuordeak egin zituen adierazpenak. “Nire seme-alabei okurritu ere ez zaie egiten Lanbiden lana bilatzea”. Adierazpenon larritasunaren aurrean, Lanbiden ordezkaritza dugun sindikatu guztiak gaurko deituta zegoen jarraipenerako batzorde teknikotik altxatzea erabaki dugu. Denbora daramagu organo honen funtzionamendu eskasa salatzen.

Sinadura bilketa martxan da Bilbao Kirolak-ek instalazioak erabiltzeko eskubidea eskatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Guedan Servicios Deportivos Bibao Kirolaken azpikontrata da, Bilboko udal kiroldegietan zerbitzua ematen duena. Enpresako LABeko atal sindikalak sinadura-bilketa jarri du martxan langileen artean, hauek kirol instalakuntzak erabiltzeko aukera izan dezaten berriro.

Neurri berriak zerbitzu publikoetan, ezer ez aldatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Negoziazio Kolektiboaren blokeo egoera orokorra da eta Espainiar Gobernuak berriki zerbitzu publikoetan hartutako neurri eta erabakiek ez dituzte funtsean negoziazio kolektiboaren joko arauak aldatzen. Hau dela eta LABek zerbitzu publikoetan negoziazio kolektiboak bizi duen egoerari nola aurre egin azaltzeko agerraldia eskaini du gaur Bilbon.

Administrazio Publikoaren inguruko eztabaida ireki eta parte hartzailea ezinbesteakoa da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek Jaurlaritzan dagoen PNVri, bai gainontzeko talde parlamentarioei bertako administrazio eta sektore publikoaren berrantolaketarako prozesu parte hartzaile eta demokratikoa ireki dezatela eskatzen die. Sektore publikoa guztiona da eta, zentzu horretan, herritar, langile eta bere ordezkari guztien parte hartzea ezinbestekoa da.

LAB: «Beste zartako bat Nafarroan enplegatu publikoei»

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABen irakurketa Nafarroako Gobernuak Foru Administrazioaren langileen kudeaketa eta ebaluaketa sistema berri baten ezarpenaz egin duen iragarpenaren aurrean.

Egungo ereduaren ustelkeriaren aurrean diru publikoa modu publikoan gestionatzea da gakoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Azken egunetan korrupzioaren kontrako operazioak biderkatu egin dira arazo hau pertsona batzuen kontua dela irudikatu nahian. LABeko idazkari Nagusi den Ainhoa Etxaidek Arantxa Sarasola, Zerbitzu publikoetako Federazioko idazkariarekin batera eman duen prentsaurrekoan argi utzi nahi izan du arazoa ez dela jende ustela dagoela baizik eta ustelkeri hori sistemikoa dela eta gaur egungo sistema beharrezkoa dela ustelekeria guzti hau egon dadin.

LABek instituzioei dei egiten die negoziaziorako euskal esparrua gauzatzeko estrategia bat definitu dezaten

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gure zerbitzu publikoak eta lan harremanak definitzeko Espainiar Estatuak zer inposatuko begiratu baino, euskal negoziazio esparrua errealitate bilakaraziko duen estrategia abian jar dezaten interpelatu nahi ditu LABek hemengo instituzioak.

Jaurlaritzak Euskal Enplegu Publikoaren Legea deitutakoaren aurreproiektuaren aurkezpen bileraren LABen balorazioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Euskal Enplegu Publikoaren Legea aurrera ateratzeko tramite hutsa gaur Lakuan

Gaur Lakuan Euskal Enplegu Publikoaren Legea deitutakoaren aurreproiektua aurkezteko bilera eduki dugu EAEko Mahai Orokorreko ordezkariok Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzarekin. Administrazioak azaldu duenez, hau da hirugarren legegintzaldia testua aurrera ateratzen saiatzen ari direla -Ibarretxe, Lopez eta Urkullurenak- eta ia aldaketarik eduki ez duen zirriborroa azkenean Gasteizko parlamentuak onartu beharko du.

LABek enplegu publikoaren Lege Propioaren beharrizana aldarrikatu du Jaurlaritzarekin izandako bileran

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, irailak 11, Jaurlaritzak deituta, Enplegu Publikoaren Euskal Legearen zirriborroa aurkezteko bilera egin da. Sindikatuak zeuden deituta hitzordura eta LABek enplegu publikoaren Lege Propioaren beharrizana aldarrikatu du eta prozesuak aurrera egin dezan gutxieneko joko-arauak jarriko ditu mahai gainean. Aldarrikapen berberekin mobilizazio egin du LABek.

Page 1 of 2