2024-09-21
HomeErrepresioa“Bakearen artisauek” antolatutako ekitaldietan parte hartuko dugu

“Bakearen artisauek” antolatutako ekitaldietan parte hartuko dugu

ETA erakundearen armagabetzea apirilaren 8an izango da. Honen inguruan “Bakearen artisauek” egun osoko egitaraua prestatu dute Baionako erdigunean. LAB sindikatua presente izango da Baionako ekitaldian, Garbiñe Aranburu idazkari nagusirako hautagaia buru izango duen ordezkaritza batekin. Sindikatuaren arabera, txalotzekoa izan da gizarte zibilak eta bakearen artisauek egindako lana Estatuek oztopatu nahi zuten armagabetze prozesua hauspotu eta bideratzeko.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Jaso Tower Craneseko langileek greban jarraitzen dute

Zuzendaritzaren borondate falta dela eta, greba eta mobilizazioen bideari jarraitu beste irtenbiderik gabe daude langileak. Gaurkoa bosgarren greba eguna izan dute, eta manifestazioa egin dute Idiazabalen barrena. Datorren asteartean (hilak 24) berrekingo diete lanuzteei, ostiralera arteko greba dagoelarik aurreikusita.

Bilboko hiribilduaren mantentze elektrikoari buruzko agiri teknikoa inpugnatu dugu, hitzarmena ez betetzeagatik

2024ko irailaren 4an, Bilboko Udalak argitara eman zituen Bilboko argiteria publikoaren eta instalazio elektriko eta osagarrien mantentze- eta kontserbazio-zerbitzuaren lizitazio berriaren agiri teknikoak. Agiri horietan, Bilboko Argiakeko 39 langile agertzen dira langile subrogagarri gisa, eta subrogazio-zerrendatik kanpo geratzen dira mantentze elektrikoko zerbitzuko obren atalari atxikitako 9 pertsonak.

Karrera profesionala guztiontzat exijitu dugu

Sindikatuak Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egin du gaur goizean helburu bikoitz bati jarraiki: batetik, ateez bestaldean izenpetu behar zen akordioa ospatzeko, zeinaren bitartez Osasunbideko 3.000 langile baino gehiagorentzako karrera profesionala onartuko baita; eta bestetik, eskubide hori bera gainerako langileentzat ere zabal dadila aldarrikatzeko. Egun historikoa dela nabarmendu dute, borroka sindikalaren beharra eta garrantzia azpimarratzearekin batera.