2026-03-28
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaGazteon lan eskubideen gidaren zabalpena Gasteizen

Gazteon lan eskubideen gidaren zabalpena Gasteizen

Krisiaren aitzakipean aurrekaririk gabeko erasoak jasaten ari da euskal gazteria. Besteak beste lan baldintzen okertuz, ikasteko zailtasuna areagotuz edo politika sozialetan murrizketak aplikatuz langile klasearen prekarietate egoera betikotu nahi dute. Egoera larri honen aurrean unea da dagozkigun eskubideen berri izan eta norabide berean bultzatzeko. Atzo, Gasteizen langile gazteen artean zabaldu genuen gida, dituzten eskubideen inguruan informatuz eta borrokara batzeko animatuz.

LAB eta ERNAI gazte antolakundearen aliantzaren baitan “Gazteontzako Lan Eskubideen gida” aurkeztu genuen gazteek ditutzen lan eskubideak ezagutu eta aldi berean borroka tresna gisa erabiliz ukatuak zaizkigun eskubideen aldeko borroka indartu eta bestelako eredu sozioekonomikoa eraikitzeko. 
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek kritikatu du Pradalesek aipamenik egin ez izana gutxieneko soldata ezartzeko eskumenari Sanchezekin izan duen bileran

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera izan dute gaur, eskumenen transferentziaz hitz egiteko. LABen ustez, Pradales lehendakariak dagozkion...

Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an greba egingo dute Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek

Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek ez dute beste aterabiderik ikusi, beren eskubideak aldarrikatzeko, grebara jotzea baino. Ahalegin handia egin dute elkarrizketaren...

LABek salatu du Tubos Reunidosek gatazka areagotu duela, azpikontratetan enplegu suntsiketa handiagoa eta lan iruzurra eraginez

LABetik salatu nahi dugu Tubos Reunidoseko zuzendaritzak beste urrats bat eman duela enplegua suntsitzeko eta lan-baldintzak okertzeko estrategian, azpikontratekin kontratuak eteten hasiz. Gatazkaren hasieran ohartarazi...