2026-10-28
HomeEkintza SindikalaBabes zabala jaso du LABek Baionan

Babes zabala jaso du LABek Baionan


Gaur, hilak 10, Baionako Lan Burtsan jende anitz bildu da LAB sindikatuari beren sostengua adierazi eta bizi dugun eraso sindikal, kultural eta linguistikoa salatzeko. Norbanakoez gain alderdi politiko zein aktore sozio ekonomikoek ere presente egon nahi izan dute hitzordu honetan. Besteak beste, LABek Euskal Konfederazioa, STC, EELV Pays Basque, Sud eta Solidairesen babesa jaso du.

CGT sindikatu frantsesak, bere indar posizioa mantentzeko asmoz, epaitegietara jo du datorren azaroaren 28an hasiko diren enpresa oso txikietako hauteskundeetan LAB aurkeztu ez dadin. Abuztuaren 4an, Instantzia epaitegiak arrazoia eman die sindikatuaren hautagaitza ezeztatuz. Epailearen arabera LAB sindikatua erregionalista da eta beraz ezin du Nouvelle Region Aquitaine eskualdean aurkeztu.

CGTren jarrerak, askatasun sindikalaren aurkakoa izateaz gain, sindikatuen arteko oinarrizko errespetuari muzin egiten diola deritzogu. Gainera, erabaki honek ondorio larriak ditu langileentzat, beren hautu sindikala egiteko aukera ukatzen baitzaie. Ez hori bakarrik, erabaki honek 15 urtez Prud’hom-etan aholkulariek hartutako erabakiak zalantzan jartzea suposatzen du, baita “lurraldeko elkarrizketa sozialean” eramandako lana dudan jartzea ere.

Duela 15 urte hedatu zen LAB Ipar Euskal Herrira. Ordutik hona, elkarlanean aritu da eragile sozial sindikal zein politikoekin. Gaurko argazkiak adierazten duen moduan, demokraziaren oinarrien kontrako eraso honi ere era berean egingo diogu aurre.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bidaideak enpresako langileak hitzarmen duin baten alde borrokan ari dira

Mobilizazio bat egin dute gaur, enpresaren aurrean, negoziazio mahaia hasi baino minutu batzuk lehenago.

Lan-arrazakeria, morofobia eta islamofobia badago, ez da benetako aniztasuna

Basquevolt enpresari lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobikoa eta islamofobikoagatik jarritako salaketaren epaiketaren aurrean elkarretaratzea egin dugu gaur Gasteizen.

Urriaren 30eko grebari eusten diogu, Osakidetzarekin negoziatzeko beharrezko aurrerapenik ez dagoelako

Gehiengo sindikala osatzen dugunok proposamenak eskatzen ditugu plantillaren beharrei erantzuteari dagokionez, eta Osakidetzari gatazka-egoera konpontzeko borondatea eskatzen diogu. Onartezina da Osakidetzak gaur egun inolako soldata-proposamenik egin ez izana.