2026-09-25
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLan heriotzen odolusteak aurrera darrai: Zarautzen eta Zestoan bi langile hil dira...

Lan heriotzen odolusteak aurrera darrai: Zarautzen eta Zestoan bi langile hil dira gaur

Zestoan izandako lan istripu hilgarri baten berri eman dugu goizean; bada, gaur bertan izandako beste lan heriotza bat jakinarazi beharrean gaude, Zarautzen gertatutakoa, kasu honetan. Hain zuzen ere, arratsaldean, eraikuntza sektoreko behargin bat hil da, garabi batetik erorita.

Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure babes eta elkartasunik zintzoena erakutsi nahi diegu hildakoaren senitarteko, lankide, gertuko lankide eta langile klase osoari.

Azken lan istripu honekin 18 dira, gutxienez, lan istripuz aurten hildako langileak Euskal Herrian.

Lan istripuek erantzule zuzenak diztuzte. Alde batetik patronala, irabazi ekonomikoak lehenesten dituena langileen segurtasun eta bizitzaren gainetik. Beste alde batetik, administrazio publikoak ditugu, odoluste honen aurrean beste aldera begiratzen dutelako. Konplizeak bilakatu dira.

Instituzioei eta gobernuei behingoz lan osasuneko politikak errotik aldatzeko exijitzen diegu, sarraski honen aurrean neurri eraginkorrak hartu eta enpresen gaineko kontrol errealak eta neurri gogorrak ezarri.

LAB sindikatutik lanean eta borrokan jarraituko dugu langileon eskubide, segurtasun eta osasunaren alde. Klase sindikatuak erantzun irmoa eman beharra du, langileria eta gizarte osoa martxan jarriz. Horregatik, azken istripua salatzeko antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diogu langile klaseari. Gehiengo sindikalak mobilizazioa egingo du asteazkenean, hilaren 22an, Azpeitiko Udaletxe Plazan 12:30etik aurrera.

Ildo beretik, eredu justu eta langileen segurtasuna eta osasuna aintzakotzat hartuko duen marko propio baten beharra aldarrikatu nahi dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los Ochoseko bizilagunen mezu argia, Erandioko herriaren babesarekin: “Ez gara joango”

“Etxebizitza eskubidea da, eta eskubideak defendatu egiten dira”, adierazi dute bizilagunek, eta euren bizi proiektua garatzeko eskubidea bermatu arte borrokan eta antolatuta jarraituko dutela berretsi dute. 

50 mobilizazio baino gehiago egin ditugu EAEko udal sektorearen lan baldintzak hobetu behar direla aldarrikatzeko

LABek eta ELAk deituta, milaka udal langilek EUDELi eta EAJri, EH Bilduri eta PSEri exijitu diete Udalhitzeko mahaiara edukiak behingoz ekartzeko. EAEko udaletan urte asko...

Elkarlan zintzorako deia egin dugu Nafarroan lan mundua euskalduntzeko urratsak eman daitezen

LAB bidelagun izango gaitu ELAk, lan mundua euskalduntzeko konpromiso zehatzak eta elkarlanerako borondatea erakusten baditu; bestela, euskalduntzearen kaltetan izango da. Langileok euskaraz lan egiteko eskubidea...