2026-11-06
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaAZAROAK 25. PREKARIETATEA INDARKERIA DA!!

AZAROAK 25. PREKARIETATEA INDARKERIA DA!!


Prekarietatea, azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da gauza berria. Emakumeok aspalditik pairatzen dugun fenomenoa da prekarietatea. Aspalditik pairatzen egon izanik ere, askotan prekarietate honek suposatzen diguna erlatibizatzera eta egoera hauek arruntzat jotzera eraman gaitu.

Baina egoera hauek ez dira normalak:
 
• Etxeko lanak zein zaintza lanak nagusiki emakumeon erantzukizuna izatea ez da normala. Emakumeek 3 ordu eta 33 minutu eskaintzen dizkiote egunero etxeko lanei, eta 4 ordu 15 minutu zaintza lanei, aldiz gizonak ordu bat eta 29 minutu eskeintzen diete lehenengoei, eta 3 ordu eta 17 minutu bigarrenei.
 
• Lan munduan planteatzen diren bateragarritasun neurriak nagusiki emakumezkoei zuzenduak egotea eta emakumeak izatea neurri hauen hartzaile nagusiak ez da normala (bateragarritasun neurriak hartzen dituztenen %94,5a emakumeak dira). 
 
• Lan merkatuan emakumeak modu orokortu batean lanaldi partzialetara bideratuak izan izana ez da normala (lanaldi partzialetan diharduten langileen %77,8a emakumeak dira). 
 
• Hilabete bukaerara heldu ahal izateko lanaldi partzialeko hainbat lan egitera behartuak egotea ez da normala (emakumeen kasuan pobrezia erreala %6,1 ean ezartzen da eta gizonezkoen kasuan %5,6an).
 
• Kontratua lanaldi partzialekoa izan baina azkenean lanaldi osoa betetzera derrigortuak egotea ez da normala. 
• Pairatzen dugun ezegonkortasuna ez da normala (emakumezkoen behin behinekotasun tasa %27,9koa da gizonezkoen %22,6aren aldean). 
 
• Gure lankide gizonezkoak baino gutxiago kobratzea ez da normala (gizonak emakumeak baino %36,2a gehiago irabazten dute). 
 
• 1.200 euroetara heltzen ez diren lansariak jasotzea ez da normala.
 
• Kasu askotan lan merkatu araututik kanpo dauden lanbideak egitera derrigortuak egotea ez da normala.
 
Emakumeok pairatzen ditugun egoera guzti hauek beraz ez dira normalak, are gehiago, emakumeok pairatzen dugun prekarietatea ez da kasualitatea. Sistema patriarkalak ondo diseinatutako estrategiaren ondorio zuzena da. Sistemak emakumezkoak prekarietatera kondenatu gaitu, gure burujabetza ekonomikorako eskubidea lapurtu, menpeko izaki nahi gaituelako. Gure bizitza proiektuak modu aske batean garatu ahal izatea baldintzatu nahi du. Emakumeok pairatzen dugun prekarietatea indarkeria da!
 
Jendartearen gehiengoak indarkeria sexista indarkeria fisiko, psikologiko edota indarkeria sexualarekin lotzen badu ere, indarkeria sexista haratago doa, indarkeria sexistak milaka aurpegi ditu, horietako bat lan munduan emakumeok jasan behar dugun prekarietatea. Prekarietatearen kontrako borroka hortaz eragile sozio-ekonomikoen agendetan lehentasunezko borroka izan behar du. Eta borroka horretan emakumeak ezinbesteko protagonistak izan behar dugu. Gure eskubideen alde borrokatu eta mobiliza gaitezen, prekarietatetik irtetea gure eskubidea da!!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ezin da pertsona zaurgarrien izenean euskararen normalizazioa zalantzan jarri

LABek erabat arbuiatzen du GUFE Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen gizarte-integraziorako teknikari lanpostuetako Lan Eskaintza Publikoa baliogabetu izana, eta horretarako argudiotzat erabili izana pertsona zaurgarrien artena euskararen erabiliera oso txikia dela. Denen eskubideak bermatzea da administrazio publikoaren betebeharra.

Dornier-eko batzordeak salatu du alde bakartasunez ezarri direla langileen kontziliazioa eta segurtasuna okertzen dituzten lan-baldintza berriak

Dornierreko ordezkaritza sindikalak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) enpresak ezarritako lan-baldintzen funtsezko aldaketa errefusatu du, negoziazio-prozesua akordiorik gabe amaitu ondoren. Gainera, Iruñeko Udalari erantzukizuna...

Greba orokorraren egunean 70 herritan baino gehiagotan egingo ditugu manifestazioak arratsaldez

Goizez iragarritako manifestazioez gainera, arratsaldeko hitzorduen berri eman dugu gaur Bilbon eta Iruñean eginiko agerraldietan. Herrialdeetako hiriburuei dagokienez, mobilizazio guztiak 18:00etan abiatuko dira. Bilbon, Plaza Eliptikotik; Donostian, Bulebarretik; Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazatik, eta Iruñean, Baluartetik.