2026-01-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaZornotzako udal kiroldegiko lan heriotza ikertzeko exijitu dugu

Zornotzako udal kiroldegiko lan heriotza ikertzeko exijitu dugu

Gaurkoan lan istripu baten ondorioz Zornotzako 48 urteko langile bat hilda suertatu da, Udal Kiroldegian lanean ari zen bitartean. Gaur egun beltza da, Abadiñon beste lan istripu larri bat gertatu delako. Beraz, Lan Osasunaren Nazioarteko egunaren bezperetan prekarietateak eta prebentzio ezak hil egiten gaituztela salatu behar dugu langileok.

Lehen lehenik, LAB sindikatutik gure babes eta elkartasuna adierazi nahi diegu senide eta adiskideei.

Istripuak ez dira halabeharrezkoak, lan baldintza eta eredu produktiboaren ondoriozkoak dira, langileen osasunaren gainetik irabazi asmoa nagusitzen baita. Impacto Limpieza y Mantenimiento enpresako langilearen heriotzean ikusten dugun modaun, azpikontratetako prekarietatea eta laneko segurtasun eza determinanteak dira honelako istripuak gertatu ahal izateko. Horregatik, instituzioetako arduradunei eskatzen diegu azpikontratazioekin bukatzea eta kalitatezko enplegu eta lan-baldintza duinen aldeko apustua egin dezatela.

Guzti honek aldaketaren beharra agerian uzten du, hemendik egin beharreko aldaketaren beharra. Ezinbestekoa da botere publiko eta elite politikoek urteetan elikatu eta gizendutako patronalari aurre egingo dion, eta langile klasearen interesak eta eskubideak lehenetsiko dituen marko propioa eraikitzea.

Horregatik, LAB sindikatutik, heriotza berri hau salatu eta datozen egunotan antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu. Ildo beretik, eredu justu eta langileen segurtasuna eta osasuna aintzakotzat hartuko dituen marko propio baten beharra aldarrikatu nahi dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuzteak hasi dira Arabako esku-hartze sozialaren sektorean

Gaur, urtarrilak 21, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek 3 orduko lanuzteak deitu ditugu Arabako esku-hartze sozialaren sektorean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Dagoeneko 11...

Maderas de Llodio-ko Enpresa Batzordeak zuzendaritzak negoziazioa alde bakarrez ixtea salatu du

Maderas de Llodio-ko Enpresa Batzordeak salatzen du zuzendaritzak alde bakarrez itxi duela negoziatzeko eta Maderas de Llodion irekita dagoen gatazkari irtenbidea emateko aukera oro. Bereziki...

Iruñeko Udalak azpikontratatutako enpresetako lorezainek greba deitu dute datorren asterako

Iruñeko Udalak lorezaintza zerbitzurako azpikontratatutako OHL Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako langileek greba eta mobilizazio astea hasiko dute urtarrilaren 26an, astelehena, lan hobekuntzak eskatzeko. LAB,...