2026-02-01
HomeEkintza SindikalaUrruƱako heriotzak agerian uzten ditu langile migranteek jasaten dituzten muturreko prekaritate egoerak

UrruƱako heriotzak agerian uzten ditu langile migranteek jasaten dituzten muturreko prekaritate egoerak

Gaur UrruƱan lan istripuz hil den 50 urteko langileak I.D. izena zuen, Boli Kostakoa zen jatorriz, eta bi seme-alabaren aita. Bi seme-alaba horiek, emaztearekin batera, Afrikako herrialdean bizi dira. I.D. 2019an etorkizun hobe baten bila iritsi zen Ipar Euskal Herrira. Harrezkero, hainbat lan egin zituen, batez ere ABLEen bidez, beti prekaritatean murgilduta. Egun, eraikuntzan ari zen lanean eta gidatzen ari zen hondeamakina, antza denez, irauli egin da eta langilea harrapatu du bere heriotza eraginez. Urte hasieratik 34 laneko heriotza izan dira Euskal Herrian, horietatik 3 Ipar Euskal Herrian.

Lehenik eta behin, LAB sindikatuak elkartasuna adierazi nahi die senide, lagun, lankide eta Boli Kostako komunitateari.

Lan-istripuak saihets daitezke, eta agerikoa da kasu honetan ere segurtasun-neurriek huts egin dutela hondeamakina iraultzean; LABek istripuaren inguruko ikerketa zorrotza eskatzen du, eta egon daitezkeen erantzukizunak argitzea.

Nolanahi ere, argi dago langile etorkinak kolektibo kaltebera direla, eta, kasu askotan, beren segurtasuna arriskuan jartzen duten lan-baldintza prekarioetan lan egitea onartu behar izaten dute.

LAB sindikatua Ipar Euskal Herriko hainbat sindikaturekin harremanetan jarriko da lan-istripu honi erantzuteko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...