2026-11-10
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaUrriaren 24an ALTERNATIBEN HERRIA Bilbon

Urriaren 24an ALTERNATIBEN HERRIA Bilbon

Alternatiben Herrian sistema aldatzera goaz
Egin deia zuk ere!

Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ospatuko dugu Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatuta eta Parisko COP21n aurrean 10, 100, 1.000 Alternatiben Herri antolatzeko deiari erantzunez. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa.

Ekimen honen helburu nagusiak hauek dira:

Euskal Herriak herri gisa alternatibak badituela zabaltzea eta beste eredu sozial hori zehazten hastea.

Euskal Herriko Mugimendu Sozialaren kohesioan urratsak egitea.

Trantsizio sozial eta ekologikoa lortze bidean, gizartearen aktibazio eta mobilizazio beharra azpimarratzea, eta horretarako gonbita egitea.
Alternatiben Herriaren ondoren alternatiba horiek guztiek elkarlanean jarraitzea.

Gure bizitzak eta amalurra mehatxupean daude: desberdintasunak areagotu dira, kapitalak arpilatutako aberastasun soziala, klima aldaketa, eskubide sozialak ahuldu dira, bazterketa soziala goraka doa, natur baliabideak xahutzen ari gara, zerbitzu publikoak pribatizatzeko irrika, orden patriarkala indartzea, gure kabuz erabaki eta antolatzeko ahalmena galtzea, produkzio eta kontsumo eredu jasanezina… Eta honen aurrean soluzio faltsuak bakarrik eskaintzen ditu kapitalismoak.

Baina dei hau egiten dugunok alternatibak ditugula eta jada martxan daudela erakutsi nahi dugu, sistema dela aldatu behar dena. Horregatik pertsonen beharrak erdigunean jartzen dituen eredu sozial berria aldarrikatzen dugu. Ongi bizitzeko, pertsonen zein herrien premiak asetzeko, gure buruak eta planeta zaintzeko, nagusi den sistema bera aldatzeko.

Alternatiben Herrian 6 ardatz egongo dira, 6 auzotan banatuta. Ekonomia eredua, natura, bizitzaren iraunkortasuna, aniztasuna, ondare komuna, eta demokrazia, burujabetza eta parte hartzea. Ardatz hauetan dozenaka alternatiba ikusaraziko ditugu: ekonomia sozial, solidario eta eraldatzailea, elikadura burujabetza, ekonomia feminista, kontsumo arduratsua, prozesu parte hartzaileak, aniztasunaren kudeaketa…

Agiri hau sinatzen dugunok Alternatiben Herrian parte hartzera eta dei hau zabaltzera gonbidatzen zaituztegu. Parada ederra daukagu bizirik gaudela adierazteko eta alternatibak ditugula erakusteko. Sinatu

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11ko greba orokorreko gutxieneko zerbitzuak inpugnatu ditugu EAEn

Gutxieneko zerbitzuak zehazten dituen agindua inpugnatu dugu, Mikel Torres lehendakariordearen eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak egindakoa. Izan ere, greba oinarrizko eskubidea da langileentzat, eta...

[IRITZIA]: Euskal langileria greba orokorrera

Igor Arroyo eta Garbiñe Aranbururen iritzi artikulua azaroaren 11ko Greba Orokorraren bezperetan. Azaro honetan euskal langileriari greba orokorrerako deia egin zaio Bidasoaren bi aldeetan: azaroaren...

Tolosako hiru ataritako bizilagunak antolatzen hasi dira Adania etxejabearen mehatxuen aurrean

1, 2 eta 3 zenbakietako etxebizitzak Euskal Herriko etxejaberik handiena denaren esku daude, eta maizterrak LABen antolatzen hasi dira. Astelehenean asanblada irekia egin zuten...