2026-02-02
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaTTIPa, prekarizazioa eta demokraziaren ukapena ekarriko dituen errezeta berria

TTIPa, prekarizazioa eta demokraziaren ukapena ekarriko dituen errezeta berria

LABek Merkataritza Askeko Itunak (TTIP, TISA, CETA…) eta hauen alde Arantza Tapia Gasteizko Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Lehikarotasunerako Sailburuaren hitzak errefusatzen ditu. TTIPek gure bizi-baldintzak kaltetuko ditu eta Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu honi emandako babesa kentzea.

TTIPa merkatuak desarautzeko proiektu orokorraren alderdi bat dugu, oraingoan Europakoak eta Ipar Ameriketakoak, gero, mundu osoari ezartzeko asmoz pentsatua. Hortaz, hau gauzatuz, langileen eskubideen eta ongizatearen aurkako eraso berriak iragartzen ditu:

Bizkortu egingo du langileon eskubideen galera. Hitzarmen hau ezarri nahi den gune ekonomikoan, laneko sistema juridiko ezberdinak daude, eskakizun eta babes maila ezberdinak dituztenak. Alde batean, Estatu Batuak ditugu, lan eskubideen onarpen maila txikiarekin, eta bestetik, Europako Batasuna, non eskubideak murrizten ari diren, kontinente osoan ugaritzen ari diren lan erreformen erruz. Esperientziak erakusten digu enpresei erabakitzeko askatasun osoa ematen bazaie, bi fenomeno jazotzen direla: dumping soziala eta beheranzko joera duen lege-lehiakortasuna.

Europako Batasuna dumping soziala eta lehiakortasuna sustatzen ari da. Lehiakortasunaren izenean, TTIPak aldarrikatzen dituen oztopoak kentzeak, enpresek lan kostuak murrizteko estrategiari (soldatak, pentsioak eta gizarte-prestazioak) ateak parez-pare irekitzen dizkio. Euskal Herrian, behin eta berriz ari gara hori jasaten: gogora ditzagun CANDY, Faurecia, ECN Cabel Grouo, Tubacex, Arcelor Mittal… Deslokalizazioarekin mehatxatzen gaituzte, laneko legeria bigunagoak dauzkaten beste herrialdeen bila.

TTIPak ez du kalitatezko enplegurik ekarriko, azken hamarkadetako politika neoliberalen jarraipena delako. Hitzarmena babesten duten horiek enplegua sortzeko argudioa darabilte amu gisa. Cecilia Malmstrom Europar Batasuneko Merkataritzako Komisarioaren arabera, 330.000 lanpostu sortuko dira Espainiar estatuan TTIPi esker. Arantza Tapia Sailburuak dio, beste gauza batzuen artean, konfidantza botoa eman behar diogula TTIP itunaren negoziazioari, EBk herritarren interesak babestuko gaituelako “lobby”-en gainetik. Dagoeneko hamaika aurreikuspen bete gabe geratu dira. NAFTAk 20 miloi enplegu sortu behar zituen, zerbitzuen jarduera askeari buruzko Bolkestein zuzentarauak milaka lanpostu berri sortu behar zituen. TTIPek kapital handiaren interesak defendatzen ditu, pertsonak eta bizitzari eraso eginez. Esaterako, Europa langabezia-errekorrak gainditzen ari da, eta Estatu Batuak, prekarietatearenak. Baina bada zerbait ukaezina dena, Estatu Batuen eta Europaren arteko arautegiak berdintzeko prozesuak, era berean, lan munduan, berdintze atzerakoia ekarriko du berarekin. Enplegu kaskarrak, eskubiderik gabeak, malgutasunaren, mugikortasunaren, prestasunaren, kostu txikiaren, lan harremanak indibidualizatzearen agindupean hazten dira. TTIParekin kostu txikia ezarri da: ekoizkinetan, zerbitzu publikoetan eta langileengan.

Amaitzeko, Gasteizko gobernua interpelatzen dugu Itun honen aurka koka dadin, eta Europar Batzordeari eta Estatu Kideei TTIPen negoziazioak eten ditzaten exijitzeko. Itun honek merkatu interesak lehenesten ditu arau sozial, ekonomiko, sanitario, ingurumeneko eta kulturalen aurretik. Gainera, herri moduan dugu erabakitzeko eskubidea, honezkero mugatua dena, are gehiago mehatxatzen du.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...