Etiquetak Tubacex

Etiketak: tubacex

Tubacex eta Aiaraldean enpleguaren aldeko defentsa bultzatzen jarraituko dugu

Kontsultaldien azken bilera egunaren harira, Tubacex-eko langileak Derioko industria gunean mobilizatu dira goizean, enpleguaren defentsan, enpresak bertan dituen bulegoen aurrean. Kaleratzeak irudikatzeko, hilerri bat eraiki dute. 150 gurutze jarri dituzte, kalean utzi nahi dituzten langile kopurua bezain beste. Arratsaldean, Tubacex-eko zuzendaritzaren jakinarazpena etorri da, kaleratzeen inguruan.

Tubacex-eko lanpostuak ez ezik, Aiaraldeko enpleguaren eta ekonomiaren etorkizuna ere dago...

Tubacex-eko langileen borrokak aurrera darrai, euren lanpostuen defentsan. Enpresak Laudion eta Amurrion aurreikusitako 150 kaleratzeen aurka ari dira greba egiten, eta Ertzaintza gogor oldartu zaie goizean, eserialdia egiten ari zirenean Laudioko lantegiaren sarrera oztopatzeko. Gutxienez, bi langile atxilotu ditu eta beste zenbait identifikatu. Zaurituak ere egon dira.

Tubacexeko langileen enpleguaren aldeko borroka babestu eta bultzatuko dugu

LABek Tubacexeko langileek enpleguaren defentsan hasiko duten borroka babestu eta bultzatuko du. Era berean, erantzun eta borroka hori eskualdeko sektore guztietatik etor dadin lan egingo dugu, Tubacexeko lanpostuen etorkizuna ez ezik, Aiaraldeko enpleguaren eta ekonomiaren etorkizuna ere jokoan baitago.

Tubacex-eko langileak zuzendaritzaren asmoen kontra mobilizatu dira

Tubacex-eko langileek greba eguna dute, Laudio eta Amurrioko lantegietan iragarritako murrizketak salatzeko. Bada, LABek ez du kaleratzerik onartuko, ezta langileen eskubideen galera edo murrizketa ekarriko...

Erabateko jarraipena izan du Tubacex-eko langileek egindako grebak

24 orduko greba egin dute Tubacex-en, Amurrio eta Laudioko hiru lantokietan, enpresa batzordeak deituta. Bi langile hil dira uztailetik, makina...

Tubacex-eko langileek 24 orduko grebara deitu dute biharko, segurtasunaren defentsan

T.T.I-Aceralavaren Enpresa Batzordekideek (Tubacex Taldea), LAB, ELA, STAT, CC.OO eta Independenteez osatua, 24 ordutako greba deitu dute urriaren 29rako, Amurrioko eta Laudioko hiru...

Atzoko lankidearen heriotzaren aurrean, egun osoko greba eta manifestazioa Laudioko Tubacex-en

Egun osoko greba egiten ari dira Laudioko Tubacex-eko langileak, atzo hildako lankidearen heriotzaren aurrean. Manifestazioa egin dute enpresa ataritik Laudioko...

Beharrezkoa da mobilizazioa lanetik etxera bizirik eta osasunez bueltatzeko eskubidearen alde

Langile bat hil da Laudioko Tubacexen gaur, lanean ari zela, makina batek harrapatua.Prestakuntza dualeko ikasle izandakoa, denbora gutxi zeraman Tubacexen...

Tubacexeko zuzendaritzak, ELA, CCOO eta Independienteek sinatutako hitzarmenerako akordioa baztertzen dugu

Tubacexeko ELA, CCOO eta Independienteek hitzarmenerako akordio berria sinatu dute zuzendaritzarekin. Hau, aurretik langileek baztertutako aurrekordioa hobetzetik urruti, aurrekoa baino are okerragoa da,...