2025-12-16
HomeZerbitzu PribatuakTelekomunikazioak"Gure osasuna ez dago salgai", ohartarazi dute Xuperako langileek

“Gure osasuna ez dago salgai”, ohartarazi dute Xuperako langileek

Apirilak 28, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da. Xuperako langileek elkarretaratze bat egin dute egun horren atarian, enpresak absentismoa murrizteko osatutako planaren aurka protesta egiteko. "Gure osasunaren truke ordaindu nahi digu, gure lanpostuen ongizatea hobetzeko", salatu dute.

Xuperako langileek "Gure osasuna ez dago salgai" lelopean egin dute elkarretaratzea, Barakaldon. Enpresaren asmoa "xantaia" dela nabarmendu dute, "gure osasuna diruaren truke aldatu nahi duelako". Horren alboan, neurri eraginkorrak eskatu dituzte langileen osasunaren mesedetan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.

Presoen etxeratze bidea ezin da gehiago atzeratu

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT/LKN, CNT, HIRU, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, “Ezin da gehiago luzatu,...

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko bermeak exijitu ditu LABek Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, Nafarroako administrazio publikoetan euskarak...