2026-04-09
HomeEkintza PolitikoaPresoen aferari irtenbidea eman behar diogu sufrimendu gehiago eragin aurretik

Presoen aferari irtenbidea eman behar diogu sufrimendu gehiago eragin aurretik


Kepa del Hoyo presoaren heriotzaren salaketa ozen entzun da Galdakaoko kaleetan. Horrez gain euskal preso guztiak kalera irtetea ahalbidetuko duen bide orri bat adosteko beharra aldarrikatu dute Galdakaora gerturatu diren milaka euskal herritarrek. LAB ere bertan izan da eta Igor Arroyo, Idazkari Nagusiaren ondokoak azpimarratu du “arazo larri honi irtenbidea eman behar diogula sufrimendua gehiago eragin aurretik”.

Arroyoren hitzetan “euskal jendarteak une honetan daukan arazo nagusienaren aurrean gaude”. Alde batetik giza eskubideei dagokionean ikusten ari gara helburu politikoen mesedetan nola Espainiako gobernua giza eskubideak urratzen ari den, hau da, une honetan euskal presoen eta beren senideen eskubideak urratu egiten dira isolamenduaren bidez, sakabanaketaren bidez eta bestelako salbuespeneko politiken bidez.

Bestalde normalizazioaren eta elkarbizitzaren ikuspegitik ere arazo potoloa dela deritzogu. Bake eskenatokia lortzeko urratsak eman dira azken urteetan, borroka armatua amaitu zenetik hainbat urte pasa dira eta urratsak eman dira zenbait alorretan, baina aldi berean Espainiako Gobernuak presoen afera erabiltzen du mendeku gisa, euskal jendartean elkarbizitza eragozteko.

Amaitzeko nabarmen geratu da “euskal jedartearen gehiengo sozial politiko eta sindikal bat badagoela euskal presoen afera konpondu nahi duena”. Lehenik eta behin euskal herriratuz, gaixo daudena kaleratuz eta azkenik preso guztien zein errefuxiatuen eta erbesteratuen askatasuna lortuz. Baina gehiengo horrek gobernu ustel eta antidemokraiko batekin egiten du topo.

LABen iritziz “euskal jendartea ordezkatzen dugun eragileok badugu zer esana eta zer egina afera honetan”. Guztion artean arazo larri honi irtenbidea eman behar diogu sufrimendua gehiago eragin aurretik. Bide orri bat adostu behar dugu preso guztiak kalera irteeta ahalbidetuko duena, baina akordioekin batera mobilizazioetara ere jo beharko dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zumaiako Estaños Matienako langileek greba egingo dute euren osasuna eta segurtasuna berma daitezen exijitzeko

Hainbat lan istripu izan dira enpresa horretan, eta iragan urtarrilaren 31n langile bat hil zen lanean. Hala ere, enpresak ez du berehalako neurririk hartu...

LABek politika publiko propioak exijitzen ditu, Nafarroako erregularizazioa enplegu arloko eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua izan dadin

Nafarroako Gobernuko presidenteak deituta, gaur bilera egin dute enpleguari eta migratzaileen erregularizazioari buruz hitz egiteko. LAB sindikatuak enpleguaren erregularizazioan eta kontrolean hobekuntza bat exijitzen...

LABek etsigarritzat jo du Lan eta Enplegu Sailarekin izandako bilera. Tubos Reunidosi buruzko funtsezko galderei ez zaie erantzunik eman

Tubos Reunidosen irekitako gatazkari dagokionez, gaur Lan eta Enplegu Sailarekin izandako bileran, ziurtasunak eman beharrean, berriro ere agerian geratu da prozesu osoa markatzen ari...