2026-02-03
HomeEkintza SindikalaMobilizazio eguna enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan

Mobilizazio eguna enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan


LAB sindikatua mobilizazio eguna burutzen ari da gaur, hilak 28, Hego Euskal Herrian. Enpleguaren eta negoziazio kolektiboaren defentsan eta errealitate ezberdinak azalerazi eta bertan erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz, eskualdeka burutzen ari dira eguneko mobilizazioak. Gaur arratsaldean herri ezberdinetan, eta larunbatean hilak 30, Donostian, manifestazioak burutuko dira "Enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan, lan harreman eredu berri baten alde" lelopean.

{flickr-album}Type=Photoset, User=82813482@N05, Photoset=72157638139248893, Cols=4{/flickr-album}

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erantzuna Amaia Antxustegiri: ratioak betetzen dira… baina hori ez da zaintzea

Jarraian duzue Itsasne Nuñez Bilboko idazkaria eta Juankar Vizan Soziokomunitario sektoreko Bizkaiko arduradunaren iritzi-artikulua. Amaia Antxustegik Bizkaiko Batzar Nagusietan egin dituen azken adierazpenek, etxebizitza komunitarioetan...

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...