2026-01-27
HomeEkintza SindikalaLauak taldeak aurreikusitako 138 langileen kaleratzeak salatu ditugu Aiherran

Lauak taldeak aurreikusitako 138 langileen kaleratzeak salatu ditugu Aiherran

Lauak taldeak Nafarroa Behereko Aiherra herrian duen lantokian ekintza egin dugu. Xingola beltzak zintzilikatu ditugu aeronautika arloko enpresan bertan, eta elkartasuna adierazi diegu bertako langileei, iragarritako kaleratze kolektiboak direla eta. Botere publikoei egin diegu dei, mutu baitaude iragarpenaren aurrean. Era berean, antolatzeko eta borrokatzeko beharra aldarrikatu dugu, halako egoera bidegabeei aurre egiteko.

Hain zuzen ere, LABeko Ipar Euskal Herriko Industria arloko arduradun Heren Muruagak azaldutakoaren arabera, Lauak enpresako egoerak erakusten du zein beharrezkoa den antolatzea eta borrokatzea. Izan ere, bertan ez dago sindikaturik, eta, langileekin izandako hartu-emanetan abandonaturik sentitzen direla aitortu digute, enpresaren asmoen menpe.

Antolatzeko aldarria zabaltzeaz gain, Muruagak adierazi du egoera honek berriro jartzen duela mahai gainean hausnarketa baten beharra; Ipar Euskal Herrirako zein eredu ekonomiko nahi dugun eta zein motatako lanbideak behar ditugun, alegia. Aipatutako hausnarketa eragile sozial, ekonomiko eta politikoekin egin beharko litzateke.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek bere posizioa indartuta ekingo dio Arabako metaleko negoziazioari

Sektorean 3. indarra izatera pasa da azken negoziazio prozesutik. Gaur, urtarrilak 26, Arabako Metaleko hitzarmena berritzeko mahai negoziatzailea osatu da. Aldaketa esanguratsuena LAB-ek izan dugun...

Ez dago aukerarik eskola segregazioari aurre egiteko itun soziala lortzeko

LABek iragarri du utzi egingo duela EAEko Hezkuntza Sailak Eskola Bikaina Denontzat izenarekin sorturiko mahaia. Segregazio mahaiaren bosgarren bilera egingo da asteazkenean Gasteizen. Bertan, Hezkuntza...

LABek salatzen du Gernikako Unitate Soziosanitarioa pribatizatzeko arriskua

LABek publikoki salatu nahi du Gernikako Unitate Soziosanitarioaren inguruan sortu den egoera, urteetan zehar kudeaketa publikoko zerbitzu publiko gisa iragarri den proiektua, eta orain...