2026-03-05
HomeEkintza SindikalaLAB, ELA, UGT eta CCOOk Administrazioari planto egin diote 2026ko EPEan benetako...

LAB, ELA, UGT eta CCOOk Administrazioari planto egin diote 2026ko EPEan benetako negoziaziorik ez dagoelako

Urtearen hasieran, 2026ko EPEaren oinarri orokorrak eta espezifikoak negoziatzeari ekin zitzaion. Hala ere, joan den martxoaren 3an zirriborro berria jaso ondoren, Mahai Sektorialean ordezkaritza duten lau sindikatuok salatu nahi dugu Administrazioak ez duela negoziatzeko benetako borondaterik erakusten. Dokumentuak ia ez du gutxieneko aldaketarik sartzen, eta alderdi garrantzitsuenak ukitu gabe uzten ditu. Alderdi horiek “azterketa” soil batera igortzen dira, negoziazio-konpromisorik gabe.

Egoera horren aurrean, EPEaren oinarriak — funtzionarioenak zein lan-kontratuko langileenak —, funtzionarioen lan-baldintzen akordioa eta lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboa berehala benetan negoziatzeko eskatzen dugu.

Hori dela eta, eta inposaketa-dinamika horren aurka gaudela adierazteko, lau sindikatuok planto egitea erabaki dugu, eta ez esertzea gaurko deitutako Mahai Sektorial Berezian. Administrazioak benetako negoziazio-borondatea erakusten duenean, berriro parte hartuko dugu. Ez ditugu onartuko negoziazio formaz mozorrotutako inposaketak. Oinarriek testu irekiak izan behar dute, alderdi guztietan negozia daitezkeenak, eta ez egintza burututzat aurkeztutako dokumentu itxiak.

Gogorarazi nahi dugu negoziatzeak esan nahi duela hitz egitea, proposamenak trukatzea eta konpromisoak hartzea, ez informatzea edo inposatzea. Plantillak prozesu serioa, gardena eta erabat negoziatua merezi du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek exijitu du Nafarroako zahar egoitzen hitzarmen propioa eta ohartarazi du aurrerapausorik ez badago presioa areagotuko duela

LAB sindikatua Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren (CEN) egoitzaren aurrean mobilizatu da gaur, sektoreko patronalei eskatzeko Nafarroako zahar egoitzetarako hitzarmen propio baten negoziazioan aurrera egin dezaten....

ELA, LAB, STEILAS, HIRU eta ETXALDEk alderdiei eskatzen diete gutxieneko soldata propioa lortzeko urrats eraginkorrak eman ditzaten

ELA, LAB, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek kritikatu egin dute EAJk eta PSEk Eusko Legebiltzarrean hartutako jarrera gutxieneko soldata propioaren inguruan, euren ardurari uko...

Martxoak 8. Faxismoaren eta kapitalismoaren aurrean, sindikalismo feminista!

Martxoaren 8an eta martxoaren 17an, emakume*, trans eta bollerak kaleak hartzeko prest gaude.