2026-02-03
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLaneko heriotz istripuak gaur egungo ereduaren emaitza dira

Laneko heriotz istripuak gaur egungo ereduaren emaitza dira


14 dira jada urtea hasi zenetik lan istripuen ondorioz hildako langileak. LABek aspaldi salatu bezala, heriotz istripu hauek ez dira kasualitatea, lan alorrean ematen ari den prekarizazioaren ondorio lazgarria baizik. Lan baldintza kaskarren, prebentzio neurri eznahikoen edo mantenimendu faltaren emaitza dira. LABeko Nazio Biltzarrak gertatutakoa salatuz elkarretaratzea burutu du eta dei egiten die langile eta herritar guztiei Lekeition martxoaren 20an egingo den manifestazioan parte hartzera.

Agintari politiko eta ekonomikoen ahotan behin eta berriz entzuten dugun hazkunde ekonomiko hori langileon eta gure lan baldintzen bizkar eraiki nahi dute. Erabaki honen emaitzak denok ezagutzen ditugu: laneko gaixotasunak, lan istripuak eta heriotzak. Gaur egungo ereduak miseria eta heriotza besterik ez dakar langile klasearentzat.

Istripu hauek ekidin litezke horretarako neurriak hartuz gero baina enpresa eta administrazioek ez dute arazoari irtenbidea emateko neurririk hartu. Alderantziz, Instituzioak begirale huts bilakatu dira eta hori onartezina da LABen iritziz.

Sindikatuak, orain arte bezala prekarietatearen kontrako borrokan lehen lerroan jarraituko du, langileen ondoan izango da prebentzio lanetan zein salatzerako orduan.
Bide horretan eta azken heriotz istripua salatzeko elkarretaratzea burutu du eta dei egiten die langile eta herritar guztiei Lekeition martxoaren 20an egingo den manifestazioan parte hartzera.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...