2026-02-01
HomeEkintza SindikalaLan harreman eredu berri baten eztabaidari ekiteko eskatu dio LABek EAJri

Lan harreman eredu berri baten eztabaidari ekiteko eskatu dio LABek EAJri

LABen ustez, erreformak alde batera utzi eta bide propio bat egiteko momentua da. Alderdi politikoek eta instituzioek eztabaida honetan parte hartzea funtsezkoa dela ikusirik, sindikatuak talde parlamentario desberdinei aldebiko bilerak egitea proposatu zien duela aste batzuk. EAJren erantzunik jaso ez eta gaur, Sabin Etxera urbildu dira Lan harreman eredu berri baten eztabaidari ekiteko eskatzera.

Elkarretaratzearen Garbiñe Aranburu, LABeko ekintza sindikaleko eta negoziazio kolektiboko idazkariak adierazpenak eskaini ditu.

Aranburuk langabezia eta pobrezia areagotzen ari den honetan, patronalak negoziazio kolektiboa bahitua duela salatu du. Eta testuinguru honetan, LABek lan harreman eredu berri bat aldarrikatzen denbora darama azpimarratzearekin batera, sindikatuaren irakurketa eta proposamenak partekatzeko eskatutako bilerak gogoratu ditu.

Bilera horietan EHBildu, PSE eta UPyDek parte hartu dutela jakinarazi du Aranburuk eta PNVren erantzun faltaren aurrean, gaurkoan, "gure proposamenak ekartzera" PNVren etxera joateko erabakia hartu duela LABk  esan du.

Elkarrizketa Soziala berriro abian jartzeko kontaktuak izaten ari den EAJ – Jaurlaritzak, LABekin inolako kontakturik ez izana salatu du Aranburuk bere interbentzioan eta oso ezkor azaldu da aurreko ostiralean Legebiltzarrean jasotako mezu kontrajarriekin.

LABen ustez Urkulluren Gobernua aurreko gobernuaren eredu berdina errepikatzeko prest dagoela dirudi eta hori oso larritzat jotzen du sindikatuak. Aranbururen hitzetan "porrot egin duen eredu bat errepikatzea esan nahi baitu, eta gainera gutxiengo sindikalarekin, gehiengoari bizkar emanez".

Beste behin, LABek, helburu eta eduki argirik ez duen eta gobernuari zein patronalari babesa ematen dion inolako elkarrizketa sozialeko mahaitan ez duela parte hartuko adierazi du Aranburuk. LABentzat "langileen egoera benetan larria" den momentu hauetan erantzukizunez jokatzeko garaia da, "konponbideak behar dituzte, iruzurrik ez."

Aranburuk argi du non kokatzen den eztabaida, "inposatzen zaizkigun erreformak alde batera utzi eta lan harreman eredu berri eta propio bat eraiki behar dugu" gaineratu du.

Zer eredu eta zertarako?

o Enplegu eta soldata duinak bermatuko dituen eredua
o Euskal langileok gure esparruan dugun negoziazio kolektiborako eskubidea bermatuko duena
o Akordioan eta ez inposaketan oinarrituko dena. Beraz, aurreko astean sorturiko ORPRICCE soberan dago
o Eta azkenik, eta ez horregatik garrantzi gutxiagoakoa, hemen erabaki behar dugu herri honek ze nolako lan harreman eredua behar duen. Hemen erabaki eta egun ditugun eskuduntza gabeziak gainditzeko erabaki politikoak hartu behar dira. Ez da nahikoa Gobernuan erantzunkizunak dituen EAJ egiten ari dena: lan erreforma gustuko ez duela esan baina aplikatu. “
 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...