2026-02-02
HomeIndustriaPapergintzaLABek Tolosako SAM enpresan ematen ari diren kaleratzeak salatu ditu

LABek Tolosako SAM enpresan ematen ari diren kaleratzeak salatu ditu

2011ko irailetik hona 20 langile kaleratu ditu Tolosako SAM enpresak eta orain beste 3 lagun utzi nahi ditu kale gorrian. Irabazi ekonomikoak handitzeko asmoz Madrilen hartutako erabakiak dira guzti hauek.

20 lagun dira, 2011ko irailaz geroztik jada 20 izan dira egun batetik bestera kaleratuak izan diren langileak SAM enpresan.

Azkeneko aldian, aurtengo martxoan hain zuzen ere, 5 langile kaleratu zituzten, eta oraingoan beste 3 lankide kaleratuak izango direla jakinarazi zaigu egun batetik bestera, berriro ere arrazoi produktibo eta ekonomikoetan oinarritutako kalerataze objetiboak argudiatuz.

Kaleratze mota hauek egon diren aldi oro, gogor salatu dugu, enpresaren asmo bakarra, beraien irabazi ekonomikoak handitzea dela. Madrileko TOMPLA buru duen enpresa taldearen irabaziak handitzea da helburu bakarra. Eta erabaki horiek guztiak Madrilen hartzen dituzte.

Egun batetik bestera, langileen ordezkariei deitu eta oraingoan ere kaleratuak daudela jakinarazi zaigu, Madrildik hartutako erabakia omen da. Eta noski, behin baino gehiagotan azpimarratu dugun moduan, hemengo zuzendaritzak ere zintzoki betetzen ditu Madrildik datozen aginduak.

Langile ordezkariek kaleratzeak hasi zirenetik exijitu izan diogu enpresari kaleratze hauek alde batera utzi eta mahai batean eseri gaitezela enpresako egoera aztertu eta neurriak hartzeko. Baina enpresak negoziaketa hauei uko egiten die, mahai batean esertzen garen aldi oro, kaleratu gehiago izango direla esaten baitigute. Agerian geratzen da beraz enpresak negoziatzeko duen borondatea!

Oraingoan ere, langileon aldetik enpresari exijitzen diogu, behingoz, kaleratze hauek atzera bota eta konprometitu daitezela kaleratze objetibo gehiago ez egitera. Ez unilateralki, orain arte egin diren moduan behintzat. Eta eseri gaitezela mahai batean eta hitz egin dezagun enpresaren etorkizunean, modu traumatikoan egindako kaleraketak alde batera utziaz.

Aski da, SAMen kaleratze gehiago ez!
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...